image
Une honetan ikusgai

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea

2024.02.16 - 2024.09.15

"Pop mugimendua 1950eko hamarkadaren bukaeran sortu zen Ingalaterran, eta AEBn errotu zen zenbait kritikariren babesa jaso ondoren. Haietako bat Lawrence Alloway idazle eta komisario britainiarra izan zen; 1958an hark erabili zuen lehen aldiz “Pop art” terminoa, eta 1963an Six Painters and the Object erakusketa aitzindaria antolatu zuen New Yorkeko Guggenheim Museoan.

Erakusketa hartarako hasiera batean pentsatu zuen titulua Signs and Objects izan zen, eta horixe bera da Guggenheim bildumetako artelan-sorta honetarako aukeratu dugun izenburua. Bigarren Mundu Gerraren ondoren Estatu Batuetako gizartean nagusi ziren bizitasun ekonomikoak eta kontsumismo hasiberriak bultzatuta, Roy Lichtenstein, Claes Oldenburg, James Rosenquist eta Andy Warhol bezalako artistek kultura herrikoi edo popularrak —hitz horretatik dator, hain zuzen ere, arte-mugimenduaren izena— berezkoa duen lengoaia bisuala aztertu zuten, eta inspirazio-iturri gisa erabili zituzten iragarkiak, egunkariak, argitalpen merkeak, publizitate-hesiak, filmak, komikiak, baita erakusleihoak ere.
Pop arteak berekin zekartzan hoztasuna eta itxura gogor eta inpertsonala eraso zuzena izan ziren “goi-mailako artearen” tradizio ohoratuaren aurka, bai eta aurreko belaunaldiko espresionista abstraktuek —tartean Jackson Pollockek eta Willem de Kooningek— defendatu zituzten keinu pertsonalean eta pintzelkada askean jarritako enfasiaren aurka. Erakusketa honetako artelanetan umorea, asmamena eta ironia dira nagusi —zenbaitetan artelanak eraldatzeraino—; lanok kultura herrikoiaren gorespen argi gisa hardaitezke, eta, era berean, baita haren gaitzespen garratz gisa ere."


Aretoak: 201, 202, 203, 204 eta 208
Komisarioak: Joan Young eta Lauren Hinkson


Roy Lichtenstein
Grrrrrrrrrrr!!, 1965
Olio-pintura eta Magna mihise gainean
172,7 x 142,5 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York
Artistaren dohaintza, 1997
© Solomon R. Guggenheim Foundation, New York.
Eskubide guztiak erreserbatuta

Bisita birtuala

IKURRAK ETA OBJEKTUAK. GUGGENHEIM BILDUMAKO POP ARTEA erakusketa ezagutzeko bisita birtualaz gozatzera gonbidatzen zaitugu. Ibilbide honek erakusketan dauden artelan eta azalpen-testu guztiak barne hartzen ditu.
HASI
pop-art-visita-virtual

Erakusketa

Rosenquist scaled 1

James Rosenquist
Grand Forks, Ipar Dakota, 1933–New York, 2017
Flamenko kapsula (Flamingo Capsule), 1970
Olio-pintura mihise gainean eta Mylar aluminioztatua
290 × 701 cm
Guggenheim Bilbao Museoa GBM1997.9
© James Rosenquist Foundation, Guggenheim Bilbao
Museoa, Bilbao, 2024

Josephine Meckseper
Lilienthal, Mendebaldeko
Alemania (gaur egun, Alemania), 1964
Afrikan Spir, 2011
Altzairu eta beirazko bitrina, argi fluoreszenteak eta akrilikozko xafla; txori disekatua;
beirazko eta metalezko bitxiak;
tinta-zurrustazko inprimaketa akriliko gainean muntatua;
beira, altzairu herdoilgaitzezko eta kobrezko estropajoak eta lumak altzairuzko barra gainean;
idulki akrilikoa; maniki baten hanka eta galtzerdia;
akrilikoa markodun ispilu gainean; akrilikoa mihise gainean; eta ispilua metalezko idulkiaren gainean
202,2 × 202,6 × 50,8 cm
Solomon R. Guggenheim
Museum, New York, dohaintza, Theodor & Isabella Dalenson
Argazkia: Ariel Ione Williams, Solomon R. Guggenheim Museum, New York.
© Josephine Meckseper, VEGAP, Bilbao, 2024

Meckseper
de Saint Phalle

Niki de Saint Phalle
Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1930–La Jolla, Kalifornia, 2002
Titulurik gabea, 1979
Argizarizko arkatza, akrilikoa eta koloretako arkatza beira-zuntz gainean
67,3 × 125,7 × 62,2 cm
Solomon R. Guggenheim
Museum, New York, dohaintza, Susan Morse Hilles
Estate 2002.38 Argazkia: Ariel Ione Williams,
Solomon R. Guggenheim Museum, New York.
© Niki Charitable art Foundation, VEGAP, Bilbao, 2024

Robert Rauschenberg
Port Arthur, Texas, 1925–Captiva Island, Florida, 2008
Titulurik gabea, 1963
Olio-pintura, serigrafiatutako tinta, metala eta plastikoa mihise gainean
208,3 × 121,9 × 15,9 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York, honako hauek emandako funtsekin eskuratua:
Elaine & Werner Dannheisser eta The Dannheisser Foundation 82.2912 Argazkia: by Ariel Ione Williams, Solomon R. Guggenheim Museum, New York.
© Estate of Robert Rauschenberg New York,
VEGAP, Bilbao, 2024

Rauschenberg
Claes Oldenburg A copy2

Josephine Meckseper
b. 1964, Lilienthal, West Germany (now Lilienthal, Germany)
Afrikan Spir, 2011
Steel-and-glass vitrine, fluorescent lights, and acrylic sheet; taxidermied bird; glass and metal jewelry; inkjet print, mounted to acrylic; glass, stainless steel and copper scouring pads, and feathers on steel pole; acrylic pedestal; mannequin leg and stocking; acrylic on framed mirror; acrylic on canvas; and mirror on metal stand
202.2 × 202.6 × 50.8 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Gift, Theodor and Isabella Dalenson 2011.35
Photo: Ariel Ione Williams, Solomon R. Guggenheim Museum, New York.
© Josephine Meckseper, VEGAP, Bilbao, 2024

Richard Hamilton
Londres, 1922–Oxford,
Erresuma Batua, 2011
Solomon R. Guggenheima (Zuri-beltza)
[The Solomon R. Guggenheim (Black and White)], 1965–66
Beira-zuntza eta zelulosa
122 × 122 × 19 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York 67.1859.2
Argazkia: Ariel Ione William,
Solomon R. Guggenheim Museum, New York.
© R. Hamilton. All rights
reserved, VEGAP, Bilbao, 2024

Hamilton

Museoan

Galerías POP
Galerías POP
Galerías POP
Galerias POP
Galerías POP

Erakusketa bideoa