Ikurrak eta Objektuak
Ikurrak eta Objektuak

Didaktika proiektuaren baitan, Museoak hezkuntza-guneak diseinatzen ditu eta erakusketen osagarri diren jarduerak antolatzen ditu, bai aretoetan, bai online, ikusgai dauden artelanak hobeto balioesten laguntzeko.

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea erakusketari buruzko Ba al zenekien? online atal honek 1960ko hamarkadako kontsumo-kulturara bideratzen du gure begirada, testuinguru historiko eta sozial horri erantzun baitzioten pop artista estatubatuarrek beren lanen bidez.

Gaur egun, gure kontsumo ohiturek planetarengan duten eraginari buruzko kontzientzia handiagoa dugu, eta kontsumo arduratsuagoa lortzeko joera berriak sustatzen ditugu ingelesez 5 R-en araua deritzonari jarraituz: refuse (beharrezkoa ez dena erosteari uko egitea), reduce (murriztea), reuse (berrerabiltzea), repurpose (berreskuratzea) eta recycle (birziklatzea).

Hemen ikusi ahalko duzue nola erakusketako zenbait artistak printzipio horien arabera lan egin duten, eta haien lanaren funtsezko kontzeptu batzuk ere ezagutu ahal izango dituzue.