Hilma af Klint
Laster ikusgai

Hilma af Klint

2024.10.18 - 2025.02.02

Hilma af Klint (1862–1944) artista suediarra pintura erabat abstraktuak sortzen hasi zen 1906. urtean. Margolan haiek ez zuten aurretik ikusitako ezeren antzik, ausartak, koloretsuak eta mundu fisikoan ezagutu daitezkeen erreferentziek ezarritako loturarik gabeak baitziren. Hainbat urte igaro ziren beste batzuek ere antzeko urratsak eman arte beren artelanak irudikapenari lotutako edukitik askatzeko. Af Klintek oso gutxitan erakutsi zituen bere pinturak jendaurrean, eta, mundua prest ez zegoela sinetsita, bera hiltzen zenetik 20 urtera bitarte ez erakusteko agindua eman zuen.

Haren obra ia ikusezina izan zen 1986ra arte, eta azken hamarkadetan jaso dute merezitako arreta haren pinturek eta paperezko obrek. Hilma af Klint erakusketak sortzaile handi horren lorpen artistikoak sakon esperimentatzeko aukera eskainiko du Guggenheim Bilbao Museoan. Erakustaldia artistak aurrerabiderik handiena izan zuen urteetan zentratuko da (1906–20), irudimen handiko pintura ez-objektiboak ekoizten hasi zen garaian, alegia. Artistak sortutako corpus bereziak modernitatea eta haren garapena berriz ebaluatzeko gonbidapena luzatzen du.


Aretoak: bigarren solairua
Komisarioak: Tracey R. Bashkoff eta Lucia Agirre


Hilma af Klint
VI taldea, Eboluzioa, 16. zk., WUS/zazpi puntako izarra saila (Grupp VI,
Evolutionen, nr 16, Serie WUS/Sjustjärnan
), 1908
Olio-pintura mihise gainean
102 x 133 cm
The Hilma af Klint Foundation, Stockholm HaK 84