Argazkia: © Zabalaga Leku. San Sebastián, VEGAP, 2019. Sucesión de Eduardo Chillida y Hauser & Wirth. Foto Jesús Uriarte

Chillida, Eduardo

Donostia, 1924 | Donostia, 2002

Eduardo Chillida | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

19

24

Urtarrilaren 10ean jaio zen Donostian.

43

Madrilera lekualdatu zen Madrilgo Unibertsitatean arkitektura ikasteko.

47

Arkitektura ikasketak utzi zituen Madrilgo Círculo de Bellas Artes-en marrazketa ikasteko.
José Martínez Repullésen eskultura-tailerrean lagundu zuen eta bere lehenengo eskulturak egin zituen bertan.

48

Parisera lekualdatu zen, eta Pablo Palazuelo artistaren lagun egin.

49

Parisko Salon de main parte hartu zuen.

50

Les mains éblouies erakusketan parte hartu zuen Galerie Maeght-en (Paris). Pilar Belzuncerekin ezkondu zen.

51

Gipuzkoara itzuli zen, eta Hernanin finkatu.
Brontzezko bere lehenengo pieza egin zuen.

54

Lehenengo aldiz egin zuen Espainian bakarkako erakusketa bat, Madrilgo Galería Clan-en. Arantzazuko Amaren Basilikarako lau ate egin zituen (Oñati).

55

Kunsthalle Bern-en egon zen erakusgai (Berna).

56

Galerie Maeght-en egin zuen erakusketa (Paris).

58

Veneziako XXIX Biennale di Venezian parte hartu zuen eta Eskulturaren Nazioarteko Sari Handia jaso zuen han. Haren lana Sculpture and Drawings from Seven Sculptors erakustaldian egon zen erakusgai Solomon R. Guggenheim Museum-en (New York). Graham Foundation Award saria jaso zuen eta Graham Foundation-en egin zuen erakusketa (Chicago, Illinois).

59

Kassel-eko (Alemania) Documenta 2n parte hartu zuen. Bere lehenengo ur-bortitzak, zurezko lehenengo piezak eta altzairuzko lehenengo lanak egin zituen.

60

Kandinsky saria jaso zuen, «Art-Chronika» Cultural Fund-ek emanda. Alberto Giacometti eskultorearen lagun egin zen.

61

Galerie Maeght-en egin zuen erakusketa (Paris).

64

Eskulturako Carnegie saria jaso zuen Pittsburgh-en (Pensilvania).

65

Londresko Tunnard Gallery-n eta Hannover-eko Kestnergesellschaft-en erakusketak.

66

Houston-eko Museum of Fine Arts-ek haren lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. Duisburgo-ko Wilhelm Lehmbruck Museum-en (Alemania) egon zen ikusgai eta, bertan, Wilhelm Lehmbruck saria eskuratu zuen. GAUR taldea sortu zuen hauekin batera: Jorge Oteiza, Nestor Basterretxea, Remigio Mendiburu, Amable Arias, Jose Luis Zumeta, Rafael Ruiz Balerdi eta Jose Antonio Sistiaga.

67

Dix ans d’art vivant erakusketan parte hartu zuen Fondation Maeght-en (St.-Paul-de- Vence, Frantzia).
Aromas
izeneko aforismo-multzoa argitaratu zuen.

 

68

Alrededor del vacío IV instalatu zen Kunstmuseum Basel-en (Basilea). Kassel-eko (Alemania) Documenta 4n parte hartu zuen.

69

Peine del viento IV instalatu zuten Parisko UNESCOren egoitzan. Martin Heidegger-en Die Kunst und der Raum liburuaren irudiak marraztu zituen.

70

Frankfurter Kunstkabinett-en (Frankfurt) eta Lunds Kosthall-en (Lund, Suedia) erakutsi zituen lanak. Eskulturako Wellington saria jaso zuen Madrilen.

71

Harvard Unibertsitateko Carpenter Center for the Visual Arts-en eskolak ematera gonbidatu zuten (Massachusetts). Jorge Guillén poetaren lagun egin zen.

72

Ulmer Museum-ek (Ulm, Alemania) obra grafikoari buruzko erakusketa egin zuen.

75

Johann Wolfgang von Goethe Stif tung-en Rembrandt saria jaso zuen.

77

Harvard Unibertsitateko Carpenter Center for the Visual Arts-en lanak erakutsi zituen (Massachusetts).
Los peines del viento
lan-saila instalatu zuten Donostian.

78

Staatliche Kunsthalle Baden-Baden-en egon zen erakusgai (Baden-Baden). Lugar de encuentros III pieza instalatu zuten Paseo de la Castellanan (Madril). Andrew Mellon saria jaso zuen Willem de Kooning-ekin batera, eta bion lanak Pittsburgh-eko Carnegie Museum of Art-eko erakusketa batean egon ziren ikusgai.

79

Washington-eko National Gallery of Artek grabatuen atzera begirako erakusketa bat egin zuen. Berrehun lan biltzen zituen erakusketa antologikoa egin zuten Pittsburgh-eko Carnegie Museum of Art-en (Pensilvania).

80

Solomon R. Guggenheim Museum-en egin zuen erakusketa (New York), gero Madrilera eta Bilbora eramandakoa.

81

Lugar de encuentros IV lana Bilboko Arte Eder Museoan instalatu zuten iraunkorki. Arte Ederren Merituaren Urrezko Domina eskuratu zuen Kultura Ministerioak esleituta.

82

Galerie Beyeler-en egin zuen erakusketa (Basilea). Luis Peña Ganchegui arkitektoarekin lankidetzan, Gasteizko Foruen plaza egin zuen.

83

Strasbourg-eko Arte Ederren Europa saria jaso zuen (Frantzia).

84

Frantziako Errepublikak Grand Prix National des Beaux-Arts esleitu zion.

85

Galerie Lelong-en egon zen erakusgai (Zurich). Goslar hiriaren Kaiserring saria jaso zuen (Alemania).

86

Fundació Joan Mirón egin zuen erakusketa (Bartzelona).

87

Asturiasko Printzearen Arteen saria jaso zuen.

88

Gravitaciones saila jarri zuen erakusgai Madrilgo Galería Theo-n. Alemaniako Gobernuaren Ordre pour le Mérite für Wissenchaften und Künste eskuratu zuen.

89

Dibujos y esculturas 1948-1989 atzera begirakoa Kunstmuseum Bonn-en (Bonn) eta Landesmuseum für Kunst und Kulturgeschicht-en (Münster, Alemania).

90

Londresko Hayward Gallery-n egon zen erakusgai.
XLIV Biennale di Venezia azokak omenaldi bat egin zion Palacio Ca’Pesaron (Venezia), bakarkako erakusketa baten bidez.
Elogio del horizonte pieza instalatu zen Gijonen.

91

Kunsthalle Basel-ek eskulturagintzaren erakustaldi bat antolatu zuen Basilean. Haren lanen atzera begirakoa inauguratu zen Palacio de Revillagigedon (Gijon) eta, gero, Rekalde Aretora eraman zuten (Bilbo). Praemium Imperiale jaso zuen, Japan Art Association-ek esleituta.

92

Artistaren lehenengo erakusketa bere jaiotiriko Miramar Erret Jauregian.

93

Schirn Kunsthalle-n egin zuen erakusketa (Frankfurt). New Yorkeko American Academy of Arts and Letters-eko kide aukeratu zuten.

94

San Fernandoko Arte Ederren Erret Akademiaren Ohorezko Kide izendatu zuten (Madril).

96

Künzelsau-ko Museum Würthe-n egon zen erakusgai (Alemania). Londresko Royal Academy-k Eskulturako Jack Goldhill saria esleitu zion.

97

Washington-eko International Sculpture Center-ek Lifetime Achievement Award esleitu zion.

98

Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíak bere obraren erakusketa antologiko bat egin zuen; gero, Guggenheim Bilbao Museora eraman zuten. Chillida: elogio del hierro erakustaldia inauguratu zen Institut Valencià d’Art Modernen (IVAM, Valentzia).

00

Chillida-Leku Museoa inauguratu zen (Hernani).

01

Musée du Jeu de Paum-en (Paris) eta Kunstmuseum Bonn-en (Bonn) egin zituen erakusketak.

02

Haren eskuzko marrazkiak jarri ziren erakusgai Valentziako Sala Bancajan. Parisko Medaille des Arts de la Académie d’Architecture eskuratu zuen. Abuztuaren 19an hil zen, eta Chillida-Lekun hilobiratu zuten (Hernani).

03

Hil ostean, Julio González Nazioarteko saria (Valentzia) eta Espainiako Estatuaren Meritu Konstituzionalaren Ordena (Madril) jaso zuen.

Partekatu