Biografia Willem de Kooning
Rotterdam, 1904 | East Hampton, New York, 1997
- 1904
- Apirilaren 24an jaio zen Rotterdamen.
- 1916
- Eskola utzi zuen artisautza- eta dekorazio-enpresa batean aprendiz hasteko.
- 1917
- Rotterdam Academie voor Beldende Kunsten-eko arte eder eta artisautza eskoletara joaten hasi zen Rotterdam-eko Technische Wetenschappe-n, 1925 arte.
- 1926
- AEBra lekualdatu zen. Urtebetez Hoboken-en bizi izan zen (New Jersey) eta, bertan, etxe-margolari jardun zuen.
- 1927
- New Yorkera lekualdatu zen eta, bertan, hurrengo urteetan, beste artista batzuekin hasi zen harremanetan, adibidez, Stuart Davis, Arshile Gorky eta John Grahamekin.
- 1934
- Artist's Union-en sartu zen.
- 1935
- Federal Art Project-en WPArako (Works Progress Administration) horma-irudiak egiteko lanean hasi zen. Harold Rosenberg kritikaria ezagutu zuen. New Horizons in American Art erakustaldian parte hartu zuen Museum of Modern Art-en (MoMA), New York.
- 1940
- Ballets Russes de Monte Carlo konpainiak New Yorkeko Metropolitan Opera Hous-en antzeztutako Les nuages balletaren dekoratua eta jantziak egin zituen.
- 1942
- American and French Painters erakusketan parte hartu zuen Macmillan Inc-en (New York). Jackson Pollock eta Marcel Duchamp ezagutu zituen.
- 1946
- Zuri-beltzeko abstrakzio-sail batean hasi zen lanean.
- 1948
- New Yorkeko Charles Egan Gallery-n bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen. Udan eskolak eman zituen Black Mountain College-n, Asheville-tik hurbil (Ipar Carolina).
- 1950
- Veneziako XXV Biennale di Venezia parte hartu zuen eta, bertan, Excavation aurkeztu.
- 1951
- What Abstract Art Means to Me saiakera idatzi zuen.
Excavation lanak Art Institute of Chicago-ren Logan Purchase saria eskuratu zion. - 1953
- Bakarka erakutsi zituen lanak New Yorkeko Sidney Janis Gallery-n.
- 1954
- Veneziako XXVII Biennale di Venezia parte hartu zuen.
- 1959
- Kassel-eko (Alemania) Documenta 2n parte hartu zuen.
- 1960
- Bere lehenengo litografiak egin zituen.
- 1962
- AEBko herritartasuna eskuratu zuen. Erakusketa bat egin zuen Allan Stone Gallery-n Barnett Newmanekin batera (New York).
- 1963
- East Hampton-era lekualdatu zen (New York kanpoaldeko hiri txiki eta eder bat).
- 1964
- Presidential Medal of Freedom jaso zuen, Estatu Batuetako Gobernuak esleitutako sari zibil nabarmenena. Kassel-eko (Alemania) Documenta 3n parte hartu zuen.
- 1965
- Haren lanen lehenengo atzera begirako erakusketa egin zen Smith College Museum of Art-en (Northampton, Massachusetts).
- 1968
- Amsterdam-eko Stedelijk Museum-ek atzera begirako erakusketa egin zuen eta, horri esker, De Kooningek Herbehereak bisitatu zituen lehenengo aldiz 1926tik. Erakusketa Tate Gallery-ra (Londres), Museum of Modern Art-era (MoMA, New York), Art Institute of Chicago-ra eta Los Angeles County Museum of Art-era (Los Angeles, Kalifornia) eraman zuten gero. Francis Bacon ezagutu zuen Londresen.
- 1969
- Bere lehenengo eskulturak egin zituen Erroman, buztinez moldatuak eta molde bitartez brontzez mamituak.
- 1971
- Litografiak jarri zituen erakusgai M. Knoedler et Cie. galerian (Paris).
- 1972
- Bere lehenengo eskultura-erakusketa egin zuen Baltimore Museum of Art-en (Baltimore, Maryland).
- 1974
- Walker Art Center-ek bere marrazki eta eskulturen erakusketa garrantzitsu bat antolatu zuen (Minneapolis) eta Ameriketako Estatu Batuetako beste museo batzuetara eraman zuten gero.
- 1975
- American Academy of Arts and Letters-ek bere obra piktorikoaren multzoari buruzko Urrezko Domina esleitu zion.
- 1978
- New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-ek artistaren lan berrienei buruzko erakusketa garrantzitsua egin zuen.
- 1979
- Eduardo Chillidarekin batera, Andrew W. Mellon saria eskuratu zuen eta, bide batez, bere obrari buruzko erakusketa bat egin zuten Carnegie Museum of Art-en (Pittsburgh). Herbeheretako Gobernuak Orde van Oranje-Nassau-ko ofizial izendatu zuen.
- 1982
- Bere azken lanak erakutsi zituen New Yorkeko Xavier Fourcade galerian. Akademie der Künst-eko kide aukeratu zuten (Berlin).
- 1983
- Willem de Kooning, The North Atlantic Light, 1960–1983 inauguratu zen Amsterdameko Stedelijk Museum-en, eta Europako hainbat museotara eraman zuten gero. Bere marrazki, margolan eta eskulturen atzera begirako erakustaldi handi bat egin zuen Whitney Museum of American Art-en; hurrengo urtean, Akademie der Künst-era (Berlin) eta Musée national d'art moderne, Centre Georges Pompidou-ra (Paris) eraman zuten.
- 1984
- Pintura eta eskultura jarri zituen erakusgai Londresko Anthony d'Offay Gallery-n. Goslar hiriak esleitutako Kaiserring saria jaso zuen (Alemania).
- 1986
- AEBko Gobernuaren National Medal of Arts eskuratu zuen.
- 1987
- New Yorkeko Gagosian Gallery-k Abstract landscapesen aukeraketa bat erakutsi zuen.
- 1993
- Hirshhorn Museum eta Sculpture Garden-ek (Smithsonian Institution, Washington) bere lanaren atzera begirako garrantzitsu bat egin zuen eta, gero, Bartzelona, Atlanta eta Bostonera eraman zuten.
- 1994
- Washington-eko National Gallery of Art-ek haren lanaren erakustaldi bat egin zuen eta, gero, Metropolitan Museum-era (New York) eta Tate Gallery-ra (Londres) eraman zuten.
- 1995
- San Francisco Museum of Art-ek (San Francisco, Kalifornia) 1980ko hamarkadako margolanen atzera begirako erakusketa bat egin zuen eta, gero, Minneapolis, Bonn, Rotterdam eta New Yorkera eraman zuten.
- 1997
- De Kooning martxoaren 19an hil zen East Hamptongo bere etxean (New York).

