Biografia Sigmar Polke
Oels, Silesia Beherea, Ekialdeko Alemania, 1941 | Kolonia, Alemania, 2010
- 1941
- Oels-en (Silesia Beherea) jaio zen otsailaren 13an; gaur egun Polonia bada ere, garai hartan Ekialdeko Alemaniaren barruan kokatzen zen.
- 1953
- Familiak Alemaniako Errepublika Demokratikoa utzi zuen eta Düsseldorf-era joan zen bizitzera.
- 1961
- Düsseldorf-eko Staatliche Kunstakademie Düsseldorf-en sartu zen eta ikasketak 1967an amaitu zituen.
- 1963
- Gerhard Richter-ekin eta Konrad Lueg-ekin batera (azkenak beranduago Konrad Fischer izena hartu zuen) Errealismo Kapitalista taldea sortu zuen. Horiekin eta Manfred Kuttner-ekin batera, Demonstrative Ausstellung erakusketa antolatu zuen Düsseldorf-eko Kasiserstrasse-n.
- 1966
- Lehen bakarkako erakusketa izan zuen Berlingo René Block galerian.
- 1970
- Hamarkada horretan egin zuen lanaren bidez, argazkigintzaren eta pinturaren arteko loturak jorratu zituen, argazki-irudiaren objektibotasuna zalantzan jarriz.
- 1974
- Pakistanera eta Afganistanera bidaia egin zuen eta ondorengo lanetan erabiliko zuen argazki-sorta zabala bildu zuen. Haren lanak Achim Duchow-ek egindakoekin batera Bonn-eko Städtisches Kunstmuseum Bonn-en jarri ziren erakusgai.
- 1975
- São Pauloko XIII Bienal de São Paulo-n Pintura saria jaso zuen.
- 1976
- Kunsthalle Tübingen-en erakusketa egin zuen eta ondoren, erakusketa hori Düsseldorfeko Städtische Kunsthalle Düsseldorf-en eta Eindhoven-eko (Herbehereak) Stedelijk van Abbemuseum-en izan zen.
- 1977
- Hanburgoko Hochschule für Bildende Künste-n sartu zen irakasle, 1991. urtera arte. Kassel-eko (Alemania) Documenta 6-n parte hartu zuen.
- 1980
- Urte horietan zehar, produktu kimikoekin eginiko obra abstraktuak lantzen hasi zen, horien arteko erreakzioak aztertuz eta, halabeharraren bidez, artistak bere lanaren gainean duen erabateko kontrola zalantzan jarriz.
- 1981
- Haren lana Londresko Royal Academy of Arts-ek antolatutako A New Spirit in Painting erakusketan egon zen ikusgai.
- 1982
- Kassel-eko (Alemania) Documenta 7-n parte hartu zuen.
- 1983
- Rotterdameko Museum Boijmans Van Beuningen-en erakusketa bat inauguratu zuen eta ondoren, erakusketa Bonn-eko Städtisches Kunstmuseum-en izan zen.
- 1984
- Zuricheko Kunsthaus Zürich-en erakustaldia egin zuen, ondoren, Koloniako Kunsthalle Köln-en egon zena.
- 1985
- Parisko Nouvelle Biennal de Paris-en parte hartu zuen.
- 1986
- Veneziako XLII Biennale di Venezia-n parte hartu eta Urrezko Lehoia irabazi zuen pigmentu higroskopikoz, hau da, atmosferako hezetasuna xurgatu eta kolorez aldatzen duten pigmentuz, osaturiko horma-irudi batekin. Fourth Biennale of Sydney-n (Sydney) parte hartu zuen.
- 1988
- Baden-Württemberg Nazioarteko Pintura saria jaso zuen. Haren lanak Parisko Musée d'Art Moderne de la Ville de Paris-en jarri ziren erakusgai.
- 1990
- Kunsthalle Baden-Baden-en (Baden-Baden) argazki-lanak erakusgai jarri zituen. San Franciscoko Museum of Modern Art-en inauguratu zen erakusketa hurrengo urtean AEBko museo hauetan egon zen ikusgai: Hirshhorn Museum and Sculpture Garden, Smithsonian Institution, Washington; Chicagoko Museum of Contemporary Art; eta New Yorkeko Brooklyn Museum.
- 1992
- Amsterdameko Stedelijk Museum-en egin zuen erakusketa.
- 1994
- Nîmes-eko (Frantzia) Carré d'Art – Musée d'Art Contemporain-en eta Valentziako Institut Valencià d'Art Modernen (IVAM) egin zituen erakusketak.
- 1995
- Los Angelesko Museum of Contemporary Art-en izan zen Photoworks: When Pictures Vanish erakusketan parte hartu zuen; ondoren, Santa Fe-n (Mexiko Berria) eta Washingtonen izan zen. Liverpool-eko Tate Gallery-n erakusketa bat inauguratu zuen. Carnegie International-en (Pittsburgh, Pennsylvania) parte hartu eta Carnegie Prize saria jaso zuen.
- 1997
- Bonn-eko Kunst- und Ausstellungshalle der Bundesrepublik Deutschland-ek haren lanaren atzera begirako erakusketa garrantzitsua egin zuen artistaren garai guztiak islatzen zituen 200 lan baino gehiagorekin. Guggenheim Bilbao Museoaren Guggenheim Museoak eta mende honetako artea inaugurazio-erakusketan haren lanak erakutsi ziren.
- 1998
- New Yorkeko International Center of Photography-k emandako Infinity Award saria jaso zuen.
- 1999
- New Yorkeko Museum of Modern Art-ek (MoMA) haren paper gaineko obraren atzera begirakoa egin zuen eta ondoren, erakusketa Hanburgoko (Alemania) Hamburger Kunsthalle-n egon zen ikusgai.
- 2000
- Haren lan grafikoa Bonn-eko Kunst- und Ausstellungshalle der Bundesrepublik Deutschland-en egon zen erakusgai, 1997an artistari eskainitako atzera begirako erakusketa osatuz. Bartzelonako Fundació Joan Mirón egin zuen erakusketa. Goslar hiriaren (Alemania) Kaiserring saria jaso zuen.
- 2001
- Sigmar Polke: Music of Unclear Originerakusketa inauguratu zen Edinburgoko Scottish National Gallery of Modern Art-en.
- 2002
- Azken garaiko pinturak eta marrazkiak Dallasko Dallas Museum of Art-en jarri zituen erakusgai eta, hurrengo urtean, Londresko Tate Modern museoan izan ziren. Japan Art Association-ek (Japonia) esleitutako Praemium Imperiale saria jaso zuen pintura kategorian. Haren lana Guggenheim Bilbao Museoaren Alemaniako pintura Bigarren Mundu Gerraren ondoren erakusketan jarri zen erakusgai.
- 2005
- Tokioko Ueno Royal Museum-en Alice in Wonderland erakusketa egin zuen eta ondoren, Osaka-ko (Japonia) National Museum of Art-en izan zen.
- 2006
- Mannheim-eko (Alemania) Städtische Kunsthalle Mannheim-en 1960tik aurrera egindako argazkien erakusketa egin zen. Regensburg-eko (Alemania) Kunstforum Ostdeutsche Galerie-n erakusketa egin zuen. Chillidaren omenez erakusketan parte hartu zuen Guggenheim Bilbao Museoan.
- 2007
- Veneziako LII Biennale di Venezia-n parte hartu zuen. Baden-Baden-eko Museum Frieder Burda-k artistaren atzera begirakoa inauguratu zuen; ondoren, erakusketa Brühlsche Terrasse-ko (Dresden) Kunsthalle im Lipsiusbaun-en egon zen. Haren lana Osaka-ko National Museum of Art-en The 30th Anniversary: Collection of the National Museum of Art erakusketan egon zen erakusgai. Philadelphia Museum of Art-ek erakusgai jarri zuen lana beste artista batzuekin batera Notations: Kiefer, Polke, Richter erakusketan.
- 2008
- Santa Monica-ko Patrick Painter Inc Gallery-n erakusketa egin zuen Sigmar Polke: Large Paintings & Unique Photographs izenburupean. Haren lana ondorengo talde-erakusketetan izan zen: Pipe, Glass, Bottle of Rum: The Art of Appropiation eta Here is Every, Four Decades of Contemporary Art, New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA), eta Traces du Sacré, Parisko Musée national d'art moderne, Centre Georges Pompidou-n.
- 2009
- Arts Club of Chicago-n Sigmar Polke: Lens Paintings artistaren inguruko erakusketa monografikoa inauguratu zen, ondoren, New Yorkeko Michael Werner Gallery-n izan zena.
- 2010
- Horst-Janssen-Museum-ek eta Oldenburger Kunstverein-ek, biak Oldenburgen, Alemanian, erakusketa bana eskaini zioten artistari. Lehen aldiz egin zuen erakusketa bat Indian, Galerie Mirchandani + Steinruecke-n, Bombayn. Gainera, haren obra Zuricheko Thomas Ammann Fine Art AG galerian eta Kopenhagueko Galleri Bo Bjerggaard-en egon zen ikusgai. Ekainaren 10ean hil zen, Kolonian.

