Biografia Mona Hatoum
Beiruten (Libano) jaio zen 1952an
- 1975–79
- Byam Shaw School of Art-en ikasi zuen, Londresen.
- 1979–81
- Slade School of Fine Art-en ikasi zuen, Londresen.
- 1989
- Hatoum Argia amaieran (The Light at the End) instalazioa Londresko Showroom-en eta Montrealgo Oboro Gallery-n egon zen ikusgai.
- 1991
- Habanako IV. Bienalean (Kuba) parte hartu zuen.
- 1994
- Parisko Musée National d'Art Moderne, Centre Georges Pompidou-k Mona Hatoum erakusketa aurkeztu zuen.
Hatoumen lana Sense and Sensibility: Women and Minimalism in the Nineties erakusketan egon zen ikusgai, New Yorkeko Museum of Modern Art-en antolatutakoan. - 1995
- Londresko Tate Gallery-k ematen duen Turner sarirako hautagai izendatu zuten.
Veneziako XLVI Biennale di Venezian eta Istanbulgo Nazioarteko 4. Bienalean parte hartu zuen.
Londresko White Cube-k Mona Hatoum: Socle du Monde aurkeztu zuen. - 1996
- Viafarini-k, Milanen, Quarters: Mona Hatoum aurkeztu zuen, eta Filadelfiako Fabric Workshop and Museum-ek Mona Hatoum New Work.
- 1997
- Museum of Contemporary Art Chicago-k artistaren lanari eskainitako erakusketa bat aurkeztu zuen, ondoren New Yorkeko Museum of Contemporary Art-en ikusgai egon zena.
Hatoumen lana Sensation: Young British Artists from the Saatchi Collection erakusketan egon zen ikusgai, Londresko Royal Academy of Arts-en antolatutakoan, eta ondoren Berlingo Hamburger Bahnhof-en eta New Yorkeko Brooklyn Museum of Art-en ikusi ahal izan zen. - 1998
- Kunsthalle Basel-ek eta Oxfordeko Museum of Modern Art-ek artistaren lanaren erakusketak aurkeztu zituzten. Oxforden antolatutako erakusketa Edinburgoko Scottish National Gallery of Modern Art-en ikusi ahal izan zen ondoren.
São Pauloko XXIV Bienal de São Paulon parte hartu zuen. - 1999
- Hatoumen lanaren erakusketak antolatu ziren Thierseko (Frantzia) Le Creux de l'Enfer-en eta Turingo Castello di Rivoli-n.
- 2000
- Hatoum lanaren erakusketak leku hauetan aurkeztu ziren: Frac Champagne-Ardenne, Reims (Frantzia); Museum van Hedendaagse Kunst Antwerpen, Anberes; Tate Britain, Londres; fig-1, Londres; eta SITE, Santa Fe.
- 2001
- North Adamseko (Massachusetts) Mass MoCA-k Mona Hatoum: Domestic Disturbance erakusketa aurkeztu zuen, eta Caracasko Sala Mendoza-k Mona Hatoum.
- 2002
- Artistaren lanaren erakusketak leku hauetan antolatu ziren: White Cube, Londres; Centro de Arte de Salamanca (Espainia); Centro Galego de Arte Contemporáneo de Santiago de Compostela (Espainia), eta Laboratorio Arte Alameda, Mexiko Hiria.
Documenta XIn parte hartu zuen, Kassel-en. - 2003
- Hatoumen lanaren erakusketa bat inauguratu zen Museo de Arte Contemporáneo de Oaxacan (Mexiko), ondoren Exconvento de Conkal-en, Yucatanen (Mexiko), ikusi ahal izan zena.
- 2004
- Hanburgoko Hamburger Kunsthalle-k Mona Hatoum erakusketa aurkeztu zuen, ondoren Kunstmuseum Bonn-en eta Magasin 3 Stockholm Konsthall-en ikusi ahal izan zena.
- 2005
- Artistaren lanaren atzera begirako erakusketa bat antolatu zuten Sydneyko (Australia) Museum of Contemporary Art-en.
Veneziako LI Biennale di Venezian parte hartu zuen. - 2006
- Londresko White Cube-ek eta Berlingo Galerie Max Hetzler-ek artistaren lanaren erakusketak aurkeztu zituzten.
Sydneyko 15. Bienalean parte hartu zuen, Australian. - 2008
- Londresko Parasol Unit Foundation for Contemporary Art-ek Mona Hatoum: Present Tense aurkeztu zuen.
Gainera, Hatoumen lanaren erakusketak antolatu zituzten Parisko Galerie Chantal Crousel-en eta Berlingo Galerie Max Hetzler-en. - 2009
- Mona Hatoum: Measures of Entanglement erakusketa antolatu zuten Beijingeko Ullens Center for Contemporary Art-en.
Turingo Fondazione Merz-ek Mona Hatoum: Natura Morta aurkeztu zuen eta Veneziako Fondazione Querini Stampalia-k Mona Hatoum: Interior Landscape.
New Yorkeko Alexander and Bonin galeriak artistaren azkeneko lanak aurkeztu zituen. - 2010
- Mona Hatoum: Le Grande Monde aurkeztu zuten Santanderreko (Espainia) Fundación Botín-en.
Käthe-Kollwitz-Preis saria jaso zuen, Berlingo Akademie der Künste-k emana. Artistaren lanaren erakusketa bat antolatu zuten, saria emateko ekitaldia zela eta. - 2011
- Joan Miró saria jaso zuen, Fundació Joan Miró-k emana.
Bere lan berria aurkeztu zuen New Yorkeko Alexander and Bonin galerian.
Hatoumen lana erakusketa hauetan egon zen ikusgai: Bitarte argitsua: The D.Daskalopoulos Collection, Guggenheim Bilbao Museoan, eta Heroiak, Madrilgo Thyssen Bornemisza Museoan.

