Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Biografia Mark Rothko

Ikus Bildumaren lanak

Dvinsk, Errusia [gaur egun Daugavpils, Letonia], 1903 | New York, 1970

1903
Irailaren 25ean jaio zen Dvinsk-en, Errusian (gaur egun Daugavpils, Letonia), Marcus Rothkowitz izenarekin.
1910–13
Familiak Ameriketako Estatu Batuetara emigratu zuen eta Portland-en (Oregon) ezarri ziren.
1921
Portland-eko Lincoln High School-en graduatu zen eta beka bati esker, Yale Unibertsitatean (New Haven, Connecticut) sartu zen.
1923
Unibertsitatea utzi eta New Yorkera joan zen.
1924
Art Students League-n ikasi zuen Max Weber-en zuzendaritzapean.
1928
Lehen talde-erakusketa New Yorkeko Opportunity Galleries-en egin zuen Milton Avery-rekin eta Louis Harris-ekin batera.
1929
Adolph Gottlieb ezagutu zuen.
1933
Lehen bakarkako erakusketa egin zuen Portland Art Museum-en (Oregon). New Yorkeko Contemporary Arts Gallery-n egin zuen erakusketa.
1935
Abstrakziotik eta espresionismotik gertu zeuden beste artista batzuekin batera The Ten taldea sortu zuen. Taldearen lehen erakusketa New Yorkeko Montross Gallery-n izan zen.
1936
Barnett Newman ezagutu zuen. The Ten taldeak Parisko Galerie Bonaparte-n egin zuen erakusketa.
1938
Herritartasun estatubatuarra lortu zuen. The Ten taldeak erakusketa egin zuen New Yorkeko Mercury Galleries-en.
1939
Haren lanak New Yorkeko Bonestell Gallery-n erakusgai jarri ondoren, The Ten taldea desegin egin zen.
1940
Bere izena laburtu zuen: Mark Rothko. Adolph Gottlieb-ekin hertsiki lan egiten hasi zen. Beste artista batzuekin batera Federation of Modern Painters and Sculptors sortu zuen. Taldeak New Yorkeko Erakusketa Unibertsalean jarri zituen bere lanak erakusgai eta hurrengo urteetan hainbat erakusketa egin zituen.
1945
Peggy Guggenheim-en New Yorkeko Art of This Century galerian eta Whitney Museum of American Art-en (New York) Annual Exhibition of Contemporary American Painting erakusketan erakutsi zituen bere lanak.
1946
San Francisco Museum of Art-en egin zuen erakusketa eta ondoren, Kaliforniako Santa Barbara Museum of Art-en izan zen.
1947
San Franciscoko California School of Fine Arts-en eman zituen eskolak udan. New Yorkeko Betty Parsons Gallery-n egin zuen erakusketa eta hurrengo urteetan erregularki egin zituen erakusketak bertan.
1948
David Hare-kin, William Baziotes-ekin eta Robert Motherwell-ekin batera, Subjects of the Artist eskola sortu zuen; hurrengo urtean itxi zuten.
1950
Bidaia egin zuen Europara.
1951
Eskolak ematen hasi zen New Yorkeko Brooklyn College-n.
1952
New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) izan zen Fifteen Americans erakusketan sartu zen haren lana.
1954
Chicagoko Art Institute of Chicago-n egin zuen erakusketa, ondoren, Rhode Island School of Design-en (Providence, Rhode Island) erakusgai jarri zena.
1955
Lanak erakutsi zituen New Yorkeko Sidney Janis Gallery-n.
1957
Houston-eko (Texas) Contemporary Arts Museum-en egin zuen erakusketa.
1958
Hainbat horma-irudi egin zituen New Yorkeko Four Seasons Restaurant-entzako. Ameriketako Estatu Batuak ordezkatu zituen Veneziako XXIX Biennale di Venezia-n.
1959
Kassel-eko (Alemania) Documenta 2-n parte hartu zuen.
1960
Washingtoneko The Phillips Collection-en egin zuen erakusketa.
1961
Haren lanen erakusketa garrantzitsua antolatu zen New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) eta ondoren, erakusketa, Londresen, Amsterdamen, Bruselan, Basilean, Erroman eta Parisen izan zen. New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en American Abstract Expressionists and Imagists erakusketan parte hartu zuen.
1962
Sei horma-irudiz osatutako saila egin zuen Harvard Unibertsitatearentzako (Cambridge, Massachusetts) eta bost soilik instalatu zituen. Hurrengo urtean, aretoa birmoldatzerakoan, horma-irudiak New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en jarri zituzten ikusgai.
1963
Esklusibotasun-hitzarmena sinatu zuen New Yorkeko Marlborough Gallery-rekin.
1964
Londresko Marlborough Gallery-n jarri zituen lanak erakusgai. University of St. Thomas-eko (Houston, Texas) konfesio anizkunen kapera baterako horma irudien saila egiteko proiektua hasi zuen. Londresko Tate Gallery-ren Painting and Sculpture of a Decade, 1954–1964 erakusketan parte hartu zuen.
1965
Brandeis University-ren (Waltham, Massachusetts) Brandeis Creative Arts Awards Medal domina jaso zuen.
1966
Cleveland Museum of Art-en (Cleveland, Ohio) Fifty years of modern art: 1916–1966 eta New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) Two Decades of American Paintings erakusketetan parte hartu zuen.
1968
Bihotzeko gaixotasun larria izan zuen. National Institute of Arts and Letters-eko kide izendatu zuten. Bere obraren inbentarioa egin zuen.
1969
Yale Unibertsitateak (New Haven, Connecticut) honoris causa doktore izendatu zuten. Mark Rothko Foundation sortu zuen.
1970
Londresko Tate Gallery-k areto bat eskaini zion. Otsailaren 25ean bere buruaz beste egin zuen bere estudioan.
×