Biografia Maider López
Donostia, 1975
- 1975
- Martxoaren 22an jaio zen Donostian.
- 1993
- Arte Eder ikasketei ekin zien Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU, Leioa) eta bertan lizentziatu zen pintura-espezialitatean 1998an.
- 1997
- Mojácar-eko VIII. Sorkuntza Artistikorako Beka eskuratu zuen (Almeria). Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Sala Gallartan (Gallarta, Bizkaia).
- 1998
- Fundación Marcelino Botín Arte Plastikoetako beka jaso zuen (Santander). Gallartako formatu txikiko Pintura saria eskuratu zuen (Bizkaia). Gure Artea 1998 sariketan parte hartu zuen.
- 1999
- Arte Ederren Master bat egin zuen Londresko Chelsea College of Art and Design-en. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Arte Plastikoen beka eskuratu zuen. Gipuzkoako Artista Berrien XXXVIII. Lehiaketako Bigarren saria lortu zuen Donostian.
- 2000
- Artelekuk tailer-gune bat laga zion 2003 arte bere sorkuntza-proiektuak egin zitzan. Arkitekturako doktoretza-ikasketak egin zituen UPV/EHUn.
- 2001
- Juan de Otaola eta Perez de Saracho beka eskuratu zuen Basaurin (Bizkaia). DV galerian erakutsi zituen lanak Donostian Maider Lopez: 65 x 90 cm izenburupean. Gazteriaren Erakunde Nazionalak (Injuve) antolatutako XVII Muestra de arte joven erakustaldian parte hartu zuen Madrilen.
- 2002
- Caja Madrideko Obra Socialek antolatutako Generación 2002 proiektuaren beka eskuratu zuen. Bores & Mallo (Caceres) eta Arizko Dorretxea (Basauri, Bizkaia) galerietan egon zen erakusgai.
- 2003
- Gazteriaren Erakunde Nazionalaren (Injuveren) beka bat eskuratu zuen New Yorkeko Institute Studio and Curatorial Program-en (ISCP) prestakuntza jarrai zezan. Madrilgo La Casa Encendidan eta Max Estrella galerian egon zen eraskugai.
- 2005
- Maider López/Coches izenburupean, Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Museo-Zentroan erakutsi zituen bere lanak. LI Biennale di Veneziako Italiaren Pabilioian bere obra jarri zuten erakusgai (Italia).
- 2006
- Arte Plastikoen Collección CAMeko beka eskuratu zuen. Purificación García Argazki Lehiaketako Bigarren saria eskuratu zuen. Haren lanari buruzko bi erakusketa inauguratu ziren CaixaForumen (Bartzelona) eta Distrito 4 galerian (Madril). Estudio abierto diziplina anitzeko jaialdian parte hartu zuen Buenos Airesen eta Biennale Cuvéen (Linz, Austria). Naturaleza artificial: Arte español y naturaleza, 1968–2000 erakusketan egon zen ikusgai Segoviako Museo de Arte Contemporáneo Esteban Vicente.
- 2007
- ABC egunkariak esleitutako ABC de Pintura y Fotografía para Jóvenes Creadores VIII. saria irabazi zuen. Interbentzioak egin zituen Budapesten eta Madrilen. AdosAdos proiektua egin zuen Guggenheim Bilbao Museoan eta Chacun à son goût talde erakusketan parte hartu erakunde horretan.
- 2008
- SCAPE, Christchurcheko Biennial of Art in Public Spaces-en parte hartu zuen (Zelanda Berria). Haren lana Artium Arte Garaikideko Euskal Museo-Zentroko Agitar antes de usar (Gasteiz), La Tôlerie Contemporary Art Space-ko THE CROWD (0-INFINITY) Chapter 2 (controlchaos) (Clermont-Ferrand, Frantzia) eta Canadian Centre for Architecture-ko What You Can Do with the City (Montreal) talde erakusketan egon zen ikusgai.
- 2009
- Erakustaldia egin zuen Fondazione Volume!ko erakusketa-aretoan (Erroma). Sharjah Biennial 2009n parte hartu zuen (Sharjah, Arabiar Emirerri Batuak). Hainbat artistarekin batera erakutsi zituen lanak Zendai Museum of Modern Art-eko A Starting Point: Intrude Art & Life 366 Dynamics of Change and Growth erakusketan (Shanghai).
- 2010
- Hiru interbentzio egin zituen: Between you and I: Polder Cup, Witte de With, Roterdam; Eclats, Centre Pompidou-Metz, Metz, Frantzia, eta How do you live this place?, Deveron Arts, Huntly, Eskozia. Biennale Internationale Design 2010 bienalean parte hartu zuen, Saint–Étiennen, Frantzian.
- 2011
- Trees obra Art Across the City erakusketan aurkeztu zen, Locws International-en, Swansean, Galesen.

