Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Biografia Itziar Okariz

Ikus Bildumaren lanak

Donostia, 1965

1965
Apirilaren 21ean jaio zen Donostian.
1985
Arte Ederretako ikasketei ekin zien Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta, bertan, 1990an lizentziatu zen Eskultura eta pintura espezialitatean.
1991
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Arte Plastikoen Sorkuntzarako laguntza eskuratu zuen.
1992
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Arte Plastikoen Beka eskuratu zuen. Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketa-n (Donostia) hirugarren saria eskuratu zuen.
1994
Haren lana Capellaren (Bartzelona) Travessies Liminars eta Centre d'Art Santa Mònicaren (Bartzelona) Anys 90. Distància zero erakusketetan egon zen ikusgai.
1995
Lehenengo saria eskuratu zuen Gure Artea 1995en grabatuen modalitatean. Rekalde Aretoko (Bilbo) 2. Eremuan erakutsi zituen lanak. Elxeko Museo de Arte Contemporáneoren Territorios indefinidos erakusketan eta Galería Cruceren (Madril) Otros mundos posibles erakusketan parte hartu zuen.
1996
Galería Espai Lucasen (Valentzia) eta Galería Antonio de Barnolan (Bartzelona) egin zituen erakusketak. Érase una vez del minimal al cabaret; 70'–90': Programa de vídeos realizados por mujeres 70'–90' erakusketan parte hartu zuen, Madrilgo Museo Centro de Arte Reina Sofían eta Sevillako Museo Andaluz de Arte Contemporáneon erakusgai jarritakoan.
1998
Jesús Segurarekin batera, Cicle: El Jo Divers-en parte hartu zuen Sala Montcadan (Fundació «la Caixa», Bartzelona). New Yorkeko White Box galerietan egon zen ikusgai haren lana Open salvo deitutako talde erakusketan, baita Sideshow-en ere «Siesta over» video program izenburupean.
1999
Sweetest inauguratu zuen Jareño Kultur Etxean (Donostia). Haren lana Kunstraum Innsbruck-en (Austria) El punto ciego. Spanische Kunst der 90er erakusketan eta Fundación Bilbao Arte Fundazioaren (Bilbo) Trans Sexual Express erakusketan egon zen ikusgai; bigarrena, gero, Gijónera, A Coruñara eta Budapestera eraman zuten. Skin Dive. Kyoto Arts Festival-en (Japonia) eta Verbindingen Jonctions. Cinema and Video Festival-en (Brusela) parte hartu zuen.
2000
Fundación Marcelino Botínen (Santander) Arte Plastikoetako beka eskuratu zuen. Whitney Independent Study Program-en (New York) ikasi zuen.
2001
Haren lana Gaur, hemen, orain erakusketan egon zen ikusgai Bilboko Arte Eder Museoan. Veneziako XLIX Biennale di Venezia-n parte hartu zuen.
2003
Llocs de pas: 8è cicle d'intervencions al vestíbul-en parte hartu zuen Fundació «la Caixa»ren Centre Social y Cultural-en (Lleida). Monocanal talde-erakusketan parte hartu zuen Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían; gero, A Coruñara, Murtziara, Valladolidera, Donostiara, Gijónera eta Bartzelonara eraman zuten.
2005
Made with USA standard aurkeztu zuen Galería Moisés Pérez de Albénizen. Valparaisoko Encuentro Internacional de Espacios de Arte Independientesen parte hartu zuen.
2006
Haren lana Rekalde Aretoaren (Bilbo) Publiko guztientzat erakusketan, La Casa Encendidaren (Madril) Dancingen erakusketan eta c/o - Atle Gerhardsen-en (Berlin) Attitude erakusketan egon zen ikusgai.
2007
Trepar edificios (AdHoc galeria, Vigo) eta Curating the Campus 2007: To Pee in Public and Private Spaces (Singel International Kunstcentrum, Anberes) bakarkako erakusketak inauguratu zituen. Haren lana ikusgai egon zen Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y Leóngo (MUSAC) (León) Existencias erakusketan, Guggenheim Bilbao Museoaren Chacun à son goût erakusketan eta Bilboko Arte Eder Museoaren Kiss Kiss Bang Bang erakusketan.
2008
Ghost Box erakusketa inauguratu zuen Rekalde Aretoan. Irrintzi repetition performancea egin zuen New Yorken. Haren lana Galería Moisés Pérez de Albénizen (Iruñea) Exclusiones / Censorship, Thrust Projects-en (New York) Be Marginal, Be a Hero eta Montehermoso Kulturunearen (Gasteiz) Haserrearen begirada talde-erakusketetan egon zen ikusgai.
2009
Galería Carreras Múgicak artistaren buruzko erakusketa bat egin zuen. Pattern Recognition / Reconocimiento de patrones performance-tailerra eman zuen Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y Leónen (MUSAC) (León).
2010
Performance bat egin zuen Madrilgo ARCO azokako "Ellas Crean" postuan, eta Contrariwise, 2010 performancea aurkeztu zuen Bartzelonako Picasso Museoko Picasso ante Degas erakusketaren inguruan antolatutako jardueren barruan, Bartzelonan. Haren obra talde-erakusketa hauetan egon zen ikusgai: Like a river that stops being a river or like a tree that is burning on the horizon without knowing it is burning, Temporary Gallery Cologne, Kolonia, eta Antes de Todo, Centro de Arte Dos de Mayo, Móstoles, Madril.
2011
Si yo soy yo, y tú eres tú, ¿quién es más tonto de los dos? performancea egin zuen I WAS A MALE YVONNE DE CARLO. El arte crítico puede ser sofisticado, incluso entretenido talde-erakusketarako, Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y León-en (MUSAC), León.
×