Biografia Gerhard Richter
Dresden, Ekialdeko Alemania, 1932
- 1932
- Otsailaren 9an jaio zen Dresden-en, Ekialdeko Alemanian.
- 1951
- Dresden-eko Hochschule für Bildende Künste-n sartu zen eta 1956an graduatu zen. Graduazio-proiektu gisa, hiri hartako Deutsches Hygiene Museum Dresden-en horma-irudi bat pintatu zuen.
- 1961
- Moskura bidaia bat egin ostean, Alemaniako Errepublika Demokratikoa utzi eta Düsseldorf-en (Mendebaldeko Alemania) ezarri zen. Düsseldorf-eko Staatliche Kunstakademie Düsseldorf-en ikasi zuen 1963 arte Karl Otto Götz-en zuzendaritzapean. Bertan ezagutu zituen Sigmar Polke, Blinky Palermo eta Konrad Fischer.
- 1962
- Argazkietan oinarritutako lehen koadroak egin zituen.
- 1963
- Lehen bakarkako erakusketa egin zuen Düsseldorf-eko Mobelhaus Berges-en.
- 1964
- Bakarkako erakusketa egin zuen Düsseldorf-eko Alfred Schmela galerian. 1965 Hund, lehen grabatua, egin zuen zortziko edizioan.
- 1966
- Haren lanak Sigmar Polke-ren lanekin batera jarri zituen erakusgai Hannover-eko Galerie h-k. Koloretako karta ezagunak pintatzen hasi zen.
- 1967
- Hanburgoko (Alemania) Hochschule für Bildende Künste-n irakasle gonbidatu gisa sartu zen. Junger Western saria jaso zuen (Recklinghausen, Alemania). Lehen kolore bakarreko pintura grisak egin zituen, Graue Malereien saila.
- 1969
- Bere lanak lehen aldiz New Yorken jarri zituen erakusgai Nine Young Artists: Theodoron Awards talde-erakusketan, Solomon R. Guggenheim Museum-en. 1960ko hamarkadan bildutako materiala berrikusten hasi zen eta Atlas lanerako piezak biltzen hasi zen. Obra hori bere pinturak egiteko erabiltzen duen material guztiaz osatuta dago, hala nola, argazkiez, postalez, egunkari-ebakinez, etab. Gaur egun oraindik materialbilketarekin jarraitzen du.
- 1970
- Museum Folkwang-en (Essen, Alemania) haren lan grafikoa erakutsi zen.
- 1971
- Eskolak ematen hasi zen Düsseldorf-eko Staatliche Kunstakademie Düsseldorf-en eta 1994 arte jarraitu zuen bertan.
- 1972
- 48 Portraits sailaren erakusketa egin zuen; horretan, entziklopediako argazkietan oinarritutako kulturaren munduko pertsonaien erretratuak erakutsi zituen, aurreko urtean Veneziako Biennale di Venezia-rako egin zituenak. Kassel-eko (Alemania) Documenta 5-en parte hartu zuen. Atlas jarri zuen erakusgai Utrecht-eko (Herbehereak) Museum voor Hedendaagse Kunst-en eta Aachen-eko (Alemania) Suermondt Museum-en. Alemania ordezkatu zuen Veneziako XXXVI Biennale di Venezia-n.
- 1973
- Lehen bakarkako erakusketa egin zuen New Yorken, Reinhard Onnasch Gallery-n.
- 1974
- Städtisches Museum Abteiberg-en (Mönchengladbach, Alemania) erakutsi zituen lanak.
- 1975
- Bere lana Kunstverein Braunschweig-en (Brunswick) eta Kunsthalle Bremen-en (Bremen) jarri zuen erakusgai, biak Alemanian.
- 1976
- Atlas Krefeld-eko (Alemania) Museum Haus Lange-n jarri zuten erakusgai.
- 1977
- Haren lanak Parisko Musée national d'art moderne, Centre Georges Pompidou-n jarri ziren erakusgai. Akuarela abstraktuei berrekin zien eta Atlas obran gehitu zituen. Kassel-eko (Alemania) Documenta 6-n parte hartu zuen.
- 1978
- Halifax-eko (Kanada) Nova Scotia College of Art-en sartu zen irakasle gonbidatu gisa. Azken lanak Eindhoven-eko (Herbehereak) Stedelijk Van Abbemuseum-en jarri zituen erakusgai, hurrengo urtean Londresko Whitechapel Art Gallery-n ikus zitekeen erakusketan. 1980 Eindhoven-eko (Herbehereak) Stedelijk Van Abbemuseum-en erakutsi zituen lanak.
- 1981
- Arnold Bode saria jaso zuen Kassel-en (Alemania). Haren lana A New Spirit in Painting erakusketan jarri zuen erakusgai Londresko Royal Academy of Arts-ek.
- 1982
- Kassel-eko (Alemania) Documenta 7-n parte hartu zuen. Bere lanak Bielefeld-eko Kunsthalle Bielefeld-en jarri zituen erakusgai eta, ondoren, Mannheim-eko (Alemania) Mannheimer Kunstverein-en izan ziren.
- 1983
- Kolonian ezarri zen.
- 1984
- Bere lanak Musée d'Art Moderne et d'Industrie-n (Saint-Étienne, Frantzia) jarri zituen erakusgai.
- 1985
- Oskar Kokoschka saria jaso zuen Vienan.
- 1986
- Haren lanaren lehen atzera begirakoa egin zen; Düsseldorf-en inauguratu eta ondoren, Berlinen, Bernan eta Vienan egon zen erakusgai.
- 1987
- Haren oharrak Amsterdameko Museum Overholland-ek eskaini zion erakusketaren katalogoan argitaratu ziren: Gerhard Richter: Werken op papier 1983–1986, notities 1982– 1986.
- 1988
- Haren pinturaren atzera begirako erakusketa inauguratu zen Torontoko (Kanada) Art Gallery of Ontario-n eta, ondoren, AEBko hainbat museotan izan zen: Chicagon, Washingtonen eta San Franciscon. 18. Oktober 1977 sail ospetsua pintatu zuen. Bertan, Baader-Meinhof talde terroristaren kideen heriotzak margotu zituen. Goslar hiriaren (Alemania) Kaiserring saria jaso zuen.
- 1989
- 18. Oktober 1977 Krefeld-eko (Alemania) Museum Haus Esters-en jarri zuten erakusgai eta ondoren, Londresera, Frankfurtera, New Yorkera, Los Angelesera eta Boston-era bidaiatu zuen.
- 1990
- Atlas Koloniako Museum Ludwig-en egon zen erakusgai.
- 1991
- Londresko Tate Gallery-k haren lanaren inguruko atzera begirako erakusketa egin zuen.
- 1992
- Kassel-eko (Alemania) Documenta 11-n parte hartu zuen.
- 1993
- Parisko Musée d'Art Moderne de la Ville de Paris-ek haren lanaren atzera begirako erakusketa handi bat inauguratu zuen. Ondoren, Bonn-eko Kunst- und Ausstellungshalle der Bundesrepublik Deutschland-en, Stockholm-eko Moderna Museet-en eta Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían izan zen.
- 1995
- Bere lanak New Yorkeko Dia Center for the Arts-en jarri zituen erakusgai. S. mit Kind saila pintatu zuen. Israelgo Wolf Foundation-ek esleitutako Wolf saria jaso zuen.
- 1997
- Veneziako XLVII Biennale di Venezia-n parte hartu eta Urrezko Lehoia irabazi zuen. Kassel-eko (Alemania) Documenta 10-en pintura abstraktua jarri zuen erakusgai. Japan Art Association-ek (Japonia) esleitutako Praemium Imperiale saria jaso zuen. Guggenheim Bilbao Museoaren Guggenheim Museoak eta mende honetako artea inaugurazio-erakusketan haren lanak erakutsi ziren.
- 1998
- Wexner Prize saria jaso zuen eta Columbus-eko (Ohio) Wexner Center for the Arts-en jarri zituen bere lanak erakusgai.
- 1999
- Museu d'Art Contemporani de Barcelonan (MACBA) egin zuen erakusketa.
- 2000
- Nordrhein-Westfalen estatuaren Staatspreis saria jaso zuen.
- 2001
- Honoris causa doktore izendatu zuten Université Catholique de Louvain-la-Neuve-n (Belgika).
- 2002
- New Yorkeko Museum of Modern Art-ek (MoMA) berrogei urteetan egindako pinturaren atzera begirako erakusketa handi bat antolatu zuen. Erakusketa hori, ondoren, Art Institute of Chicago-n, San Franciscoko Museum of Modern Art-en eta Washingtoneko Hirshhorn Museum and Sculpture Garden-en izan zen erakusgai. Acht Grau lana egin zuen Berlingo Deutsche Guggenheim-en mandatuz eta han instalatu zuten.
- 2004
- Dresden-eko Galerie Neue Meister-ek artistari eskainitako hiru areto ireki zituen Albertinum-en. Acht Grau lana jarri zuen erakusgai Lawrence Weiner-ekin eta Rachel Whiteread-ekin batera Guggenheim Bilbao Museoan eginiko erakusketan.
- 2005
- Gerhard Richter: Image after Image erakusketa egin zuten Louisiana Museum for Moderne Kunst-en (Humlebaek, Danimarka). Düsseldorf-eko K20 Kunstsammlung Nordrhein-Westfalen-en erakutsi zituen lanak; erakusketa, ondoren, Japoniako hainbat museotan izan zen.
- 2006
- Seul-eko National Museum of Contemporary Art-en eta Alemaniako Museumsberg Flensburg-en jarri zituen bere lanak erakusgai. Guggenheim Bilbao Museoak Igarobideak: Beuys, Darboven, Kiefer, Richter erakusketa inauguratu zuen. Sevillako II Bienal Internacional de Arte Contemporáneo-n parte hartu zuen. Survey bakarkako erakusketa Errusiako hainbat hiritan izan zen erakusgai.
- 2007
- Haren lanak New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) What Is Painting? Contemporary Art from the Collection talde-erakusketan jarri zituzten erakusgai. Kassel-eko (Alemania) Documenta 12-n eta Veneziako LII Biennale di Venezia-n parte hartu zuen. Koloniako Museum Ludwig-en Gerhard Richter – Zufall. 4900 Farben und Entwürfe zum Kölner Domfenster erakusketa antolatu zen.
- 2008
- National Art Museum of China-k artistaren inguruko erakusketa bat egin zuen 1963tik 2007ra egin zituen pinturekin. Leverkusen-go (Alemania) Städtisches Museum Scholß Morsbroich-ek Übermalte Fotografien inauguratu zuen artistak pintatutako 500 argazki baino gehiagorekin; aldi berean Koloniako Museum Ludwig-ek Gerhard Richter- Abstract Paintings erakusketa antolatu zuen. Here Is Every. Tour Decades of Contemporary Art taldeerakusketan parte hartu zuen New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA).
- 2009
- Urtarrilean Vienako Albertina museoan artistaren atzera begirakoa inauguratu zen. Bertan, 63 olio-pintura eta paperean eginiko 90 lan jarri zituzten ikusgai. 1960ko hamarkadatik gaur arte eginiko erretratuak jarri ziren erakusgai Londresko National Portrait Gallery-n. Colour Chart: Reinventing Colour, 1950 to Today talde-erakusketan parte hartu zuen Tate Liverpool-en.
- 2010
- Gerhard Richter. Sinopse erakusketa leku hauetan jarri zen ikusgai: Museo Nacional de Artes Visuales, Montevideo; Museo Nacional de Arte Decorativo, Buenos Aires, eta Casa Andrade Muricy, Curitiba, Brasil. Gainera, erakusketak egin zituen leku hauetan: Wako Works of Art galeria, Tokio; The Drawing Center, New York; New Walk Museum & Art Gallery, Leicester, Erresuma Batua, eta Kunstmuseum Winterthur, Winterthur, Suitza.
- 2011
- Londresko Tate Modern-ek Gerhard Richter: Panorama erakusketa garrantzitsua inauguratu zuen. Gerhard Richter. Sinopse erakusketa leku hauetan ikusi ahal izan zen: CAIXA Cultural, Brasilia; Pinacoteca do Estado de São Paulo, São Paulo, eta Museu de Arte do Rio Grande do Sul Ado Malagoli, Porto Alegre, Brasil. Erakusketa bana egin zuen Bucerius Kunst Forum-en, Hanburgon, Alemanian, eta The FLAG Art Foundation-en, New Yorken.

