Biografia Clyfford Still
Grandin, AEB, 1904-Baltimore, AEB, 1980 | Baltimore, Maryland, 1980
- 1904
- Azaroaren 30ean jaio zen Grandin-en (Ipar Dakota). Txikitatik marrazkiaren munduan sartu zen modu autodidaktikoan.
- 1925
- New Yorkera bidaiatu zuen eta Art Students League-n eman zuen izena. Hala ere, berehala utzi zuen eskola ezer ez zuela ikasiko pentsatuta.
- 1926
- Spokane University-n (Washington) sartu zen eta hurrengo urtean utzi zuen.
- 1931
- Berriz ere Spokane University-n (Washington) sartu zen eta bi urte beranduago Artean lizentziatu zen.
- 1933
- Arte Ederretako eskolak ematen hasi zen Washington State College-n (Pullman, Washington) eta 1941 arte jarraitu zuen han. 1935ean, master-titulua eskuratu zuen han.
- 1934
- Uda hori eta hurrengoa Trask Foundation-en (Saratoga Springs, New York) pasa zituen.
- 1935
- New Yorkeko National Academy of Design-en urteroko erakusketan parte hartu zuen.
- 1941
- Kaliforniara lekualdatu zen.
- 1943
- Bakarkako lehen erakusketa egin zuen San Francisco Museum of Art-en (San Francisco, Kalifornia).
Eskolak ematen hasi zen Richmond Professional Institute-n (Virginia) eta bi urtez izan zen bertan. - 1945
- New Yorkera joan zen bizitzera. Mark Rothko-k Peggy Guggenheim aurkeztu zion eta honek bere Art of This Century galeriaren (New York) Udazkeneko Erakusketan parte hartzera gonbidatu zuen.
- 1946
- Bakarkako erakusketa egin zuen Art of This Century-n (New York).
San Franciscora itzuli eta eskolak ematen hasi zen California School of Fine Arts-en; bertan, lau urte egin zituen. - 1947
- Bakarkako bi erakusketa egin zituen, California Palace of the Legion of Honor-en (San Francisco, Kalifornia) eta Betty Parsons Gallery-n (New York).
- 1948
- Mark Rothko, David Hare, William Baziotes edo Robert Motherwell bezalako artistekin batera, Subjects of the Artist eskola ezagunaren sorreran lan egin zuen eta hurrengo urtean itxi zuten.
- 1950
- Betty Parsons Gallery-n (New York) eta Metart Gallery-n (San Francisco, Kalifornia) egin zuen erakusketa. New Yorkera joan zen bizitzera.
- 1951
- Betty Parsons Gallery-n (New York) jarri zituen bere lanak erakusgai.
- 1952
- Urtebetez, eskolak eman zituen City University-ren Brooklyn College-n (New York).
Fifteen Americans erakusketan parte hartu zuen New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) zazpi pintura erakusgai jarriz.
Erakusketarik gabeko zazpi urteko aldia hasi zuen.
- 1959
- Albright-Knox Art Gallery-k (Buffalo, New York) artistak berak aukeratutako hirurogeita hamabi lanen atzera begirako garrantzitsua egin zuen.
- 1960
- Ikastaro bat eman zuen artista gonbidatu gisa University of Colorado-n (Boulder, Colorado).
- 1961
- Westminster-etik (Maryland) gertu zegoen landetxe batera joan zen bizitzera.
- 1962
- Buffalo Fine Arts Academy-ko (Buffalo, New York) kide izendatu zuten.
- 1963
- University of Pennsylvania-ren (Fildaldelfia) Institute of Contemporary Art-en inaugurazioan jarri zituen bere lanak erakusgai.
- 1964
- Hogeita hamar lan inguru eman zizkion dohaintzan Albright-Knox Art Gallery-ri (Buffalo, New York).
- 1966
- Albright-Knox Art Gallery-k (Buffalo, New York) bere bilduman zeuden artistaren lanak jarri zituen erakusgai eta areto iraunkorra eskaini zion.
- 1967
- Maryland Institute College of Art-ek (Baltimore, Maryland) Arte Ederretako honoris causa doktore izendatu zuen.
- 1969
- New Yorkeko Marlborough-Gerson Gallery-k artistari erositako pintura-saila jarri zuen erakusgai.
- 1971
- Corcoran Gallery of Art-en (Washington) erakusketa bienalean parte hartu zuen.
- 1972
- American Academy of Arts and Letters-en Pintura Merezimenduaren saria jaso zuen, baina diruari uko egin zion.
North Dakota State University-k (Fargo, Ipar Dakota) Arte Ederretako honoris causa doktore izendatu zuen. - 1975
- San Francisco Museum of Modern Art-ek (San Francisco) haren pinturari eskainitako areto iraunkorra inauguratu zuen.
Skowhegan School of Painting and Sculpture-k (Maine) Skowhegan Medal for Painting saria eman zion.
Hogeita zortzi pintura eman zizkion dohaintzan San Francisco Museum of Modern Art-i. - 1976
- San Francisco Museum of Modern Art-en hogeita hamasei lan jarri zituen erakusgai.
San Francisco Art Institute-k Arte Ederretako honoris causa doktore izendatu zuen. - 1978
- New Yorkeko American Academy of Arts and Letters-eko kide izendatu zuten.
- 1979
- Metropolitan Museum of Art-en (New York) egin zuen erakusketa.
- 1980
- University of Maryland-ek Arte Ederretako honoris causa doktore izendatu zuen.
Ekainaren 23an hil zen Baltimore-n (Maryland).
Uztailean, Albright-Knox Art Gallery-k (Buffalo, New York) eta Los Angeles County Museum of Art-ek (Kalifornia) bi erakusketa egin zituzten haren omenez.

