Desayunos con arte
Hitzaldiak
Maiatzak 14 eta 28, 10:30–12:00 h

Gosariak artearekin… Hitz egitea gustatzen zaizu?

Prezioa

Sarrerak: doan, txarteldegian eta web gunean eskuragarri.

Lekua

Liburutegia.

Informazio gehiago

Plaza-kopurua mugatua da.
Jarduera 65 urtetik gorakoentzat da.

Jarduera hau gure boluntariotza-programarekin egiten dugu, eta asmoa da Museoko boluntarioen eta denbora, kezkak, esperientziak eta gaur egungo gaiei buruzko iritziak partekatu nahi dituzten 65 urtetik gorako pertsonen arteko topaketa eta elkarrizketa sustatzen dituen testuinguru kulturala eskaintzea. Elkarrizketak giro hurbil eta lasaian egingo dira, eta unean indarrean dauden erakusketekin nahiz Guggenheim Bilbao Bildumarekin lotu ahal izango dira. Batzuetan, Gosariak artearekin ekimena osatzeko, erakusketa-aretoetara bisita egingo da, Museoko gida batekin batera.

Egunak eta proposatutako gaiak:

  • Maiatzak 14: Mundua gatazkan – Bilbao Bilduma (Cy Twombly)
  • Maiatzak 28: Gastronomiarekiko gustua – Bilbao Bilduma (Mona Hatoum)

Prezioa

Sarrerak: doan, txarteldegian eta web gunean eskuragarri.

Lekua

Liburutegia.

Informazio gehiago

Plaza-kopurua mugatua da.
Jarduera 65 urtetik gorakoentzat da.