arte-pop-conferencia

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea

"Pop mugimendua 1950eko hamarkadaren bukaeran sortu zen Ingalaterran, eta AEBn errotu zen zenbait kritikariren babesa jaso ondoren. Haietako bat Lawrence Alloway idazle eta komisario britainiarra izan zen; 1958an hark erabili zuen lehen aldiz “Pop art” terminoa, eta 1963an Six Painters and the Object erakusketa aitzindaria antolatu zuen New Yorkeko Guggenheim Museoan.