Sin titulo algodon Serralves 2

Giovanni Anselmo. Ostertzaz gaindi

Giovanni Anselmok (Borgofranco d’Ivrea, 1934–Turin, 2023) 1960ko hamarkadako Italian hasi zuen bere ibilbide artistikoa. 1965eko goiz batean Stromboli sumendiaren gailurrean bizi izan zuen esperientzia argigarriak berebiziko eragina eduki zuen haren obran.  Dagoeneko existitzen ziren materialak erabiliz sortu zituen piezek agerian jartzen dituzte, modu aktibo eta hautemangarrian jarri ere, hemen eta orain inguratzen gaituzten energia latenteak, baita kosmosa zuzentzen duten dinamiken izaera neurtezina ere. Haren obrak ikusgai denaren eta ikusezin denaren arteko muga liluragarrian daude.