Tortsioa (Torsione), 1968

[...] Esekirik dagoen Tortsio honetan, flanelazko zerrenda batzuk ageri dira burdinazko uztai baten bidez hormatik zintzilik. Flanelazko zerrenden behealdean, sekzio biribileko burdinazko barra astun bat dago sartuta, eta biratuz-biratuz igotzen da punturik gorenera arte. Orduan, horman finkatzen da barra, desegin ez dadin. Obra bere tokian jartzen denean, ez da inerte geratzen: bertan metatu eta atxikitako energiak benetako eragina du, eta bultza egiten du hormaren kontra. Egoera hori ez da entropikoa; izan ere, etengabe aktibatu behar da denboran iraungo badu.