Norabidea (Direzione), 1967–68

[…] 1967tik aurrera, obra jakin batzuei Norabidea izena jartzen hasi nintzen: lan haietan, orratz magnetiko bat txertatzen nuen mota ezberdinetako materialetan, nola diren formika, zura, oihala, zementua, harria edo lurra. Forma eta material desberdinez osatuta egon arren, pieza horiek guztiak beti iparraldetik hegoalderanzko orientazioan jartzen ziren orratz magnetikoari jarraikiz, eta ez obra instalatzen zen aretoko espazio itxiaren orientazioari jarraikiz. 1967an eta 1968an, Norabide haietako bat lurrean zabaldutako oihal bat izan zen. Oihala hezetuta zegoen, lurrari atxikitzeko. Gero, nik esku-hartzen nuen, beirazko ontzi bat irristatuz: ontzi haren barruan zegoen orratz magnetikoa, iparraldetik hegoalderantz jarrita, orratzak berak adierazten zuen bezala. Nolabaiteko estela bat sortzea zen nire eginkizuna. Eremu magnetikoen energiak, orratza orientatzen jarraitzean, bizirik mantentzen zuen estela hura.

Giovanni Anselmo