Azken paisaiak

Bizitzaren amaieran, Paris eta Varengeville artean bizi zela, paisaia sail bati ekin zion Braquek. Ikuspegi panoramiko zabaleko margolanak dira eta, ikusmena iristen den lekuraino, ikusten den gauza bakarra da: lurra zerua ukitzen, edo zerua eta itsasoa; batzuetan, ikur beltz batzuk (txoriak) edo ikur zuri batzuk (hodeiak) zeharkatzen dute zerua.. Braquek egindako azken lan hauetan, tailerra alboratu eta kanpoaldean jarri zuen begirada, Varengevilleko itsaslabarretan barrena dabilela erakusten duten argazkietan ikus daitekeenez. Gertaera piktorikoen eraikuntza, Braquek bere sinesbide bilakatu zuena, agerian geratzen da, pintura trinko eta zarakartsuz egindako bi zerrendaren bidez adierazita.