Konektibitate erradikala

“Iraultza bat hasi nahi nuen, nik neuk imajinatzen nuen gizarte-mota eraikitzeko erabili nahi nuen artea”.

1960ko hamarkadaren amaiera aldera, eskubide zibilen aldeko eta Vietnamgo gerraren aurkako borrokak kontrakulturako giroa sortu zuen, eta Kusamak ekintza publikoan eta perfomancean oinarritutako praktika garatu zuen. Artistak arraza eta genero estereotipoak salatzen ditu, Estatu Batuetako politika belizista kritikatzen du eta hedabideen arreta erakartzen du, haren happening probokatzaileekin, batez ere tantoez estalitako gorputz biluziak protagonistak dituztenek, horiek “auto-obliterazio” ekintzak baitira. Hori funtsezko kontzeptua da Kusamaren filosofian; izan ere, niaren askapena taldean sendatzeko modu gisa irudikatzen du, eta pertsonak sakonki lotzen ditu, bereziki gizartearen bazterretan bizi direnak. Kusamak hedabideen boterera jotzen du bere filosofia hedatu eta ikusgarritasuna eta ospea areagotzeko.