Infinituaren isla-gela

Litekeena da bisitari-kopuruak edukiera mugatuko artelan honetara sartzeko itxaronaldiari eragitea

Yayoi Kusamaren isla-instalazioek artistak sakontasunaren efektuekiko zuen obsesioa islatzen dute. Horietan, infinituak argi-egiturak sortzen ditu, ezinezkoa, magikoa eta galaktikoa gogorarazten duten efektuekin. Zaila da efektu horiek beste leku batzuetan aurkitzea. Instalazio hau lehen aldiz erakusten da Japonian artistari eskainitako museotik kanpo, eta Kusamak bere haluzinazio asaldagarriak ikuspegi mistiko bihurtzen ditu, unibertso infinituaren hauts kosmikoan murgiltzea balitz bezala.

Artelan honetara sartzeko, Museoan aurkituko duzun QR kodearen bidez eman behar duzu izena lerro birtualean.