Grabitazio unibertsaleko interferentzia, 1969–2016

[…] Elur pixka bat ikusten zen, ostertza ikusten zen, eguzkia sartzen ikusten zen. Ni paisaian barrena nindoan ibilian, eguzkirantz, eta argazki bat ateratzen nuen hogei pausotik behin. Ostertzerantz hurbildu nintzen apur bat. Bien bitartean, eguzkia gehixeago jaitsi zen: Lurraren errotazioaren kontrako norabidean ari nintzen mugitzen, eta, hala, modu infinitesimalean luzatu nuen eguna. Interferentzia minimo bat prozesu natural batean. Pentsatzekoa denez, ezin nuen interferentzia hura neurtu, baina prozesu harekin konektatuta sentitzea ahalbidetzen zidan, Lurraren inguruan mugitzen den planeta txiki baten moduan... Argazki horiek horma batean paratuta, bata bestetik distantzia jakin batera, horman barrena mugitzen ari den behatzaileak nire antzeko ibilbidea egin dezake; ez, nahitaez, sartzen ari den eguzkirantz, baina bai, nolanahi ere, unibertsoaren grabitazioan interferentzia-ibilbide bat eginez.

Giovanni Anselmo