Rosenquist, James

Grand Forks, Ipar Dakota, 1933

James Rosenquist | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoaes Rosenquist | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

19

33

Azaroaren 29an Grand Forks-en, Ipar Dakotan, jaio zen,.

48

Beka bati esker lau asteburutan Minneapolis Institute of Arts-en Minneapolis School of Art-en ikasi zuen.

52

Minnesotako Unibertsitatean sartu zen eta bi urte egin zituen han.

55

Beka bat lortu zuen Art Students League-n ikasteko eta New Yorken ezarri zen.

56

Ellsworth Kelly, Robert Rauschenberg eta Jasper Johns artistak ezagutu zituen.

60

Bere koadroetan publizitate-hesien teknika erabiltzen hasi zen; teknika horiek ondo ezagutzen zituen alor horretan lan egin baitzuen, Minneapolis-en eta New Yorken, hainbat urtetan.

62

Lehen bakarkako erakusketa egin zuen, New Yorkeko Green Gallery-n, eta bi urte igaro ondoren, berriz erakutsi zuen bertan.

63

Horma-irudi bat egin zuen New Yorkeko 1964ko Azoka Unibertsaleko New Yorken pabiloirako. Americans 1963 (Museum of Modern Art (MoMA), New York) eta Six Painters and the Object (Solomon R. Guggenheim Museum, New York) erakusketetan parte hartu zuen. Norman Wait Harris Bronze Medal domina jaso zuen Art Institute of Chicago-ren urteroko erakusketan parte hartzeagatik.

64

Lehen bakarkako erakusketa egin zen Europan, Parisko Galerie Ileana Sonnabend-en.

65

New Yorkeko Jewish Museum-ek F-111 erakusketa egin zuen. Urte horretan bertan, erakusketa Stockholm-en eta Amsterdamen izan zen eta, hurrengo urtean, Baden-Baden-en eta Erroman.

67

Forest Ranger instalatu zuen Veneziako Palazzo Grassi-n, Campo vitale: Mostra internazionale d’arte contemporanea talde-erakusketaren barruan. São Pauloko IX Bienal de São Paulo-n parte hartu zuen.

68

Ottawa-ko National Gallery of Canada-k haren lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. Kassel-eko (Alemania) Documenta 4-n parte hartu zuen.

69

Bere lana New Yorkeko Leo Castelli Gallery-n jarri zuen erakusgai. New York Painting and Sculpture 1940-1970 erakusketan parte hartu zuen New Yorkeko Metropolitan Museum of Art-en.

70

New Yorkeko Leo Castelli Gallery-k artistaren inguruko bi erakusketa egin zituen.

72

Koloniako Kunsthalle Köln-en eta New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en haren obraren atzera begirako erakusketak egin ziren.

74

Haren lana New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en American Pop Art erakusketan sartu zuten.

77

Kassel-eko (Alemania) Documenta 6-n parte hartu zuen.

78

Haren lana Veneziako XXXVIII Biennale di Venezia-ko Nazioarteko Pabiloian eta Londresko Mayor Gallery-n egon zen ikusgai.

79

Sarasota-ko (Florida) John and Mable Ringling Museum of Art-ek haren lan grafikoaren lehen atzera begirako erakusketa egin zuen.

82

Miamiko Centre for Fine Arts-en egin zuen erakusketa eta aginduz eskatu zioten New Yorkeko Four Seasons Restaurant-entzako horma-irudi bat egitea (1984an instalatu zen). mandatuz 1984an instalatu zen horma-irudia egin zuen.

83

San Franciscoko World Print Council-ek esleitutako World Print Award saria jaso zuen.

84

Bere azken lanak Stockholm-eko Heland Thordén-Wetterling Galleries-en jarri zituen ikusgai.

85

Denver Art Museum-ek haren lanaren atzera begirako handia antolatu zuen. Ondoren, erakusketa AEBko hainbat museotan izan zen eta National Museum of American Art-en (Smithsonian Museum, Washington) erakutsi zen azken aldiz. Sunshot amaitu zuen, Tampa-ko (Florida) Ashley Tower-erako aginduz eskatutako hormapintura.

86

Erwing Lesier zuzendariak James Rosenquist filma filmatu zuen. Stockholm-eko Opera Terrace-ko jatetxe baterako horma-irudi bat aginduz eskatu zioten.

87

New Yorkeko American Academy of Arts and Letters-eko kide izendatu zuten.

88

American Academy of Achievement-ek (Nashville, Tennessee) esleitutako Golden Plate Award saria jaso zuen. Bere lana New Yorkeko Leo Castelli Gallery-n jarri zuen erakusgai.

90

Welcome to the Water Planet erakusketa egin zuen New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA).

91

Bere lana Moskuko Tretiakov galerian eta Central House of Artists-en, eta Valentziako Institut Valencià d’Art Modern-en (IVAM) jarri zuen erakusgai.

92

New Yorkeko Gagosian Gallery-k 1970eko hamarkadaren hasieran egin zituen lanak jarri zituen erakusgai.

93

Time Dust: Complete Graphics: 1962-92 obra grafikoaren atzera begirako erakusketa AEBko hainbat museotan izan zen.

94

Singapur-eko Wetterling Teo Gallery-n egin zuen erakusketa.

95

Bere lanak Seul-eko Pyo Gallery-n eta Trieste-ko (Italia) Civico Museo Revoltella, Galleria d’Arte Moderna-n jarri zituen erakusgai.

97

Bere lan grafikoa Fukushima-ko (Japonia) Center for Contemporary Graphic Art and Tyler Graphics Archive Collection-en jarri zuen erakusgai.

98

The Swimmer in the Econo-mist Berlingo Deutsche Guggenheim-en inauguratu zuten. Horma-irudi bat egin zuen Parisko Palais de Chaillot-erako.

99

Haren lana Guggenheim Bilbao Museoaren Pop arte amerikarra erakusketan sartu zen.

03

James Rosenquist: A Retrospective erakusketa Houston-eko The Menil Collection and Museum of Fine Arts-en inauguratu eta, ondoren, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en eta Guggenheim Bilbao Museoan izan zen. Haren lana Las Vegasko Guggenheim Hermitage Museum-en American Pop Icons erakusketan sartu zuten.

06

Bere lanak Miamiko (Florida) Miami Art Museum-en jarri zituen erakusgai eta Bilboko Arte Eder Museoaren Begirada ugari talde-erakusketan parte hartu zuen.

07

New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) What Is Painting? Contemporary Art from the Collection erakusketan parte hartu zuen, baita Guggenheim Bilbao Museoaren Art in the USA: 300 urteko berrikuntza erakusketan ere. Haren lana Nassau County Museum of Art-en (Roslyn Harbor, New York) Rembrandt to Rosenquist: Masters of Printmaking erakusketan aurkeztu zen.

08

Reverb talde-erakusketan eta James Rosenquist: The Hole in the Center of Time bakarkako erakusketan parte hartu zuen Koloniako Jablonka Galerie-n. Bi erakusketetan denborarekin lotutako artistaren lanak jarri ziren erakusgai. Pop and Op erakusketan parte hartu zuen, Nassau County Museum of Art-en (Roslyn Harbor, New York).

09

Haren lana Scapa Memories. A Collection erakusketan jarri zen erakusgai Basileako Museum Tinguely-n. Small Doorstop, 1963-67 obrarekin parte hartu zuen New Yorkeko Leo Castelli Gallery-ren Electricity erakusketan.

10

Cervelo Spazio Cosmico obra Lou Ruvo Center for Brain Health-en kokatu zen, Las Vegasen. Riva Castleman eta Janice Oresmanekin batera, IPCNY Spring Benefit 2010, International Print Center New York-eko protagonista izan zen, New Yorken. Haren obra Hyper Real talde-erakusketan aurkeztu zen, MUMOK Museum Moderner Kunst Stiftung Ludwig Wien-en, Vienan, ondoren Ludwig Forum für Internationale Kunst-en ikusi ahal izan zena, Aachenen, Alemanian. Gainera, leku hauetako talde-erakusketetan erakutsi zuen bere lana: Museum für Moderne Kunst, Frankfurt; Museum der Moderne Salzburg, Salzburgo, Austria; Kunstmuseum St. Gallen, St. Gallen, Suitza, eta Muzej moderne i suvremene umjetnosti, Rijeka, Kroazia.

11

Bocuse d’Or USA amerikar taldearen posterra diseinatu zuen Lyongo lehiaketarako.

12

New Yorkeko MoMA (Museum of Modern Art) museoak erakusketa egin zuen haren F-111 (1964–65) obra ikonikoari buruz.
Pop Art Design erakusketan hartu zuen parte Basileako Vitra Design Museum-en; gero, besteak beste, toki hauetara eraman zen erakusketa hura: Chicagoko (AEB) Museum of Contemporary Art, Londresko Barbican Art Gallery, Stockholmeko Moderna Museet eta Humlebæk-eko Louisiana Museum of Modern Art (Danimarka).

13

ASF Cultural Award saria eman zioten, pop arte iparramerikarraren fundatzaile gisa egin zuen lana eskertzeko.
80 urte beteko zituenez, North Dakota Museum of Art museoak (AEB) James Rosenquist: An Exhibition Celebrating His 80th Birthday erakusketa eskaini zion. Haren Volunteer (1964) obra New Yorkeko MoMA (Museum of Modern Art) museoko Ileana Sonnabend: Ambassador for the New erakusketan sartu zen.

14

Witness: Art and Civil Rights in the Sixties erakusketan hartu zuen parte New Yorkeko Brooklyn Museum-en.
Multiverse serieko lan batzuk aurkeztu ziren James Rosenquist: All Things are Devoid of Intrinsic Existence erakusketan, Stockholmeko Wetterling Gallery-n.
Koloniako Museum Ludwig museoko Ludwig Goes Pop erakusketan sartu zen haren obra; gero, Vienako Museum Moderner Kunst Stiftung Ludwig Wien museora eraman zen erakusketa hura.

15

Women of Tomorrow, Mentor and Scholarship Program programak ematen duen Spirit of Tomorrow Award saria jaso zuen (Miami, AEB).
The New York School, 1969: Henry Geldzahler at the Metropolitan Museum of Art erakusketan sartu zen haren obra, Paul Kasmin Gallery-n (New York).
Haren Zone (1961) obra International Pop erakusketan egon zen, AEBko hainbat erakusketa-zentrotan: Minneapolisko Walker Art Center, Texasko Dallas Museum of Art eta Filadelfiako Philadelphia Museum of Art.

16

SGC International erakundearen Lifetime Achievement in Printmaking Award saria jaso zuen Portland-en (AEB) egin zen SGCI Printmaking Conference biltzarrean.
Bizirik zegoen artean bere lanak New Yorkeko Judd Foundation-en erakutsi zituen lehenengo artista izan zen; fundazioak erakusketa berezi bat eskaini zion.
Galerie Thaddaeus Ropac galeriak artistaren bi erakusketa egin zituen, Parisen dituen egoitzetako bakoitzean bana.

17

Martxoaren 31n, Rosenquist New Yorken hil zen, 83 urte zituela.
Koloniako (Alemania) Museum Ludwig museoak James Rosenquist: Painting as Immersion erakusketa egin zuen; gero, ArOS museora (Aarhus, Danimarka) eraman zen erakusketa hura.
James Rosenquist: Tampa inauguratu zen USF Contemporary Art Museum-en (Tampa, AEB).

Partekatu