Kokoschka, Humanista
Kokoschka, Humanista

Bi mundu-gerra bizi ondoren, Kokoschkak bere ideia humanistak adierazteko beharra sentitu zuen. Antzinate klasikoa garrantzi handiko erreferentea izan zen haren azken margolanetan eta idatzietan. Abstrakzioa gailentzen ari zen eta teknologiaren nagusitasuna gero eta nabarmenagoa zen une batean, giza irudia ardatz zuten greziar mitoak irudikatuz bideratu zuen Kokoschkak gizartea hezteko bere ahalegina. Artistak gizartearen eta gizabanakoaren paradigmatzat zeukan Grezia; horregatik, antzinateko objektu ugari bildu zituen bizitza osoan zehar.

“Asaldatzaile komunistek ez bezala, nik ez nuen ideologia baten bitartez jotzen masengana; nik giza kontzientziara jo nahi izaten nuen soil-soilik. Nolabait esateko, one man underground movement moduko bat nintzen”. Oskar Kokoschka

Press presentation on the occasion of an exhibition in the Haus der Kunst in Munich, June 1958
Photo by ullstein bild/ullstein bild via Getty Images