Kokoschka, Artista degeneratua
Kokoschka, Artista degeneratua

1937an, nazien propaganda-ekimenak Arte degeneratua izeneko erakusketa ibiltaria antolatu zuen Munichen. Izan ere, erregimenak hala kalifikatzen zuen estilo ofizialetik aldentzen ziren artisten sorkuntza-lana. Kokoschkaren koadro batzuk erakusketa horretan sartu zituzten, hala nola Autoerretratua bi aldetatik (1923) izenekoa, gaixo mentalek egiten dituzten lanen parekotzat hartua izan zena. Kokoschka Pragan zegoen orduan, eta “Artista degeneratu” baten autorretratua (1937, 209 aretoan ikusgai) margotuz erantzun zion erakusketari. Mihisean, atzean ageri diren ehiztariak eta oreinak ihesa eta jazarpena irudikatzen dute.

“Autorretratu berri horrek […] iradokitzailea eta oso ona […] beste izenburu hau ere izan zezakeen: Pikotan jarritako artista baten autorretratua. Uste dut neu izango naizela azkena barre egiten ergel hauen kontura”. Oskar Kokoschka

Oskar Kokoschka in front of his Self-portrait from two sides in Villeneuve c.1955
University of Applied Arts Vienna, Oskar Kokoschka-Zentrum
OKB/AE/30/FP
©René Burri/Magnum Photos