Instalazioak, performanceak eta moda
Instalazioak, performanceak eta moda

Yayoi Kusama bere Nartziso-lorategia (Narcissus Gardenen, 1966) artelanarekin, urte bereko Veneziako Bienaleane, Italy, 1966 © YAYOI KUSAMA

1963 Aggregation: One Thousand Boats Show erakusketan lehenengo Metaketak (Accumulations) jarri zituen ikusgai —eguneroko objektuen eskultura bigunak— goitik behera horma-paperez estalitako areto batean, non behin eta berriro errepikatzen baitzen ontzi zuri baten irudia.

1965 Bere lehenengo Infinituaren isla-gela – Zakil-soroa (edo Zoruko erakusketa) [Infinity Mirror Room – Phalli’s Field (or Floor Show)] aurkeztu zuen.

1966 Nartziso-lorategia (Narcissus Garden) performance ezofiziala egin zuen Veneziako 33. Bienalaren kanpoaldean.

1968 Kusama’s Self-obliteration (1967) filma aurkeztu zuen. Piezak artistaren garai hartako happeningak dokumentatzen ditu, eta agerian uzten ditu orduko gizarteari eskatzen zizkion aldaketak. Kusama Fashion Incorporated etxea sortu zuen eta bere diseinuak New Yorkeko metropoli-eremuko saltoki handietan saltzen hasi zen 1969an.