Giovanni Anselmo
Giovanni Anselmo

1965eko abuztuaren 16an, Giovanni Anselmo Stromboli sumendira igo zen. Eguna argitzen hasi zelarik, konturatu zen bere itzala desagertu egin zela airean disolbatuta. Esperientzia horrek eragin sakona izan zuen artistarengan, eta harrezkero, energia ikertzeko modu gisa erabili zuen bere sortze-lana.

1960ko hamarkadaren erdialdean, pinturaren eta eskulturaren konbentzioak bai eta paisaiaren irudikapen tradizionala zalantzan jartzeari ekin zion Anselmok. Hala, lan irekiak proposatu zituen, inguruan ditugun energiak eta unibertsoa gobernatzen duten indarrak eta dinamikak modu aktibo eta hautemangarrian aurkezteko.

Nire lanak beti izan du ikus-eremua zabaltzeko joera, esperientzia artistikoa, artelana bera, erakustareto barrura ez mugatzekoa, baizik eta kanpoko munduarekin, hau da, egunerokoan bizi dugun munduarekin lotzekoa. —Giovanni Anselmo