Didaktika
Didaktika

Didaktika proiektuaren baitan, eta EDP Fundazioaren babesarekin, Museoak jarduerak antolatzen, online edukiak sortzen eta hezkuntza-guneak diseinatzen ditu erakusketen osagarri gisa, publikoari artelanak balioesten laguntzeko tresnak eta baliabideak eskaintzea helburu.

Giovanni Anselmo. Ostertzaz gaindi erakusketari buruzko online aurkezpen honek artistaren ikuspegi kontzeptualaren inguruko funtsezko nozioak eskaintzen ditu, eta mundua gobernatzen duten energiak eta prozesuak aurkezten ditu.

Edukion helburua artistak, bere ibilbidean zehar, energia eta prozesu ikusezinen inguruan behin eta berriro adierazi zituen kezkak ulertzen eta ikusarazten laguntzea da: Orientazioa, Grabitatea, Eraldaketa, Denbora eta Espazioa, erakusketa osatzen duten lanetan islatutako gaiak dira denak ere. Materialak hautatzean eta haiek modu berezian aurkeztean, Anselmok zera bilatzen zuen, gu ohartzen ez bagara ere, inguruan dauzkagun edo gugan eragina duten indarrez eta prozesuez jabetzera bultzatzea.