Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Argibideak irakasleentzat

Erreserbak

Bisita bat erreserbatzeko zure ikastetxearen kode ofiziala (Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren arabera, ikus www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net) eta telefono-zenbakia behar dituzu.

Behar berezidun ikasleak

Ikasgelan behar berezidun ikaslerik baduzu, jakinarazi iezaguzu aurretik, bisitaldia haren premietara egokitu ahal izateko. Museoak gidari eta monitore espezializatuak ditu.

Argibideak: 944 35 90 90, astelehena–ostirala, 09:00–14:00.
Online erreserbak

Orientazio saioak

Ibilbideak antolatzen, ikasleei artelanei buruzko galderak egiten eta erakusketa bakoitzari buruzko jarduerak proposatzen laguntzen dizuete.

Beharrezkoa da erreserba aurrez egitea eta ikastetxearen egiaztagiria erakustea.

Hezitzaileentzako programen kontsultak edo erreserbak egiteko, deitu 944 35 90 67 telefonora, astelehenetik ostiralera, 09:00-14:00

 

Saioak ikasturte osoan.
Galdetu ordutegiei eta erabilgarritasunari buruz.

 

Egon Schiele

Orientazio saioak (17:00–19:00): urria: 9 [eus] eta 11 [es]
Doako sarrera (16:00–19:00): urria: 16 eta 18

Claes Oldenburg

Orientazio saioak (17:00–19:00): azaroa: 6 [eu] eta 8 [es]
Doako sarrera (16:00–19:00): azaroa: 13 eta 15

Bilduma Iraunkorra

Orientazio saioak (17:00–19:00): otsaila: 5 [eu] eta 7 [es]
Doako sarrera (16:00–19:00): otsaila: 12 eta 14

Artea gerran

Orientazio saioak (17:00–19:00): apirila: 9 [eu] eta 11 [es]
Doako sarrera (16:00–19:00): apirila: 16 eta 18

Doako sarrera

Erakusketak gertutik ezagutu nahi dituzten irakasleak doan sar daitezke Museora aurretik hitzartutako egunetan.

Zuen ikasleekin egingo duzuen bisitaldia antolatu aurretik erakusketa ikustea gomendatzen dizuegu. Era horretan erabaki ahal izango duzue zeintzuk diren erakusketaren alderdirik garrantzitsuenak ikasleentzat.

Laguntza eta orientazio-materiala eskaintzen dugu, irakasleek erakusketa eroso ikusi ahal izateko.

 

Ikus materialak

Argibideak: 944 35 90 90, astelehena–ostirala, 09:00–14:00.

×