Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

> Zer egin Euskadin

Santa Luzia Azoka

Santa Luzia Azoka

Abenduaren 13an, Santa Luzia egunean, egiten dute Gipuzkoako azokarik ospetsuenetakoa Zumarragan eta Urretxun. Hala ere, bi udalerriotan askotariko jarduerak (lehiaketak eta erakusketak, esaterako) prestatzen dituzte bezperan.

Hilaren 12an, arratsaldean, Arabako Errioxako Ardoaren Azokari ematen zaio hasiera Urretxuko Iparragirre plazan. Dozena bat upategi baino gehiagok urteko uztatik ateratako ardoa eramango dute Urretxura. Horietako askok, gainera, Arabako Errioxako Ardoaren Lehiaketan parte hartuko dute, eta izen handiko enologoek osatuko dute epaimahaia. Azokak biharamunean jarraituko du.

Santa Luzia egunean goizean goiz jartzen dituzte postuak abeltzain, nekazari eta bestelako saltzaileek bi udalerriotan. Azokari goizeko 8:00etan ematen zaio hasiera. Zumarragako Urdaneta kalean zaldi aziendaren nahiz bestelako abereen feria izaten da, eta nekazaritzako makinen saltzaileak herri bereko La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan egoten dira.

Azoka bereziei dagokienez, Zumarragako Euskadi Enparantzan errege-sagar, fruta eta barazkiez gainera, eskulanak eta euskal jakiak egoten dira salgai, hala nola, eztia, ogia, gazta eta taloa. Urretxuko Gernikako Arbola plazan ere frutak, barazkiak eta jakiak jartzen dituzte. Toki berean egiten da, gainera, Gipuzkoako Eztizaleen Elkarteak antolatutako Ezti Lehiaketa.

Bestalde, Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazak Oilasko eta kapoi lehiaketak hartuko ditu. Urretxuko Iparragirre kalean eta Abenida Berrian zein Zumarragako Trintxeran eta Euskadi Plazan artisauek euren lanak erakutsi ohi dituzte.

Ikusteko eta erosteko egoten diren gai guztiez gainera, herriko kaleetan musika talde ugari ibiltzen da giroa alaitzeko. Urretxu eta Zumarragako txistulari, musika bandak eta trikitilariak nonahi aurki daitezke. Hori gutxi balitz, Urretxuko Ederrena pilotalekuak herri-kirolen erakustaldiak (aizkolariak, harri-jasotzaileak) eta profesionalen arteko pilota partidak hartuko ditu. Bukatzeko, Zumarragako Euskadi plazan idi-proben erakustaldia egingo dute.


Lekua:
Urretzu Zumarraga
Data: 2012/12/12 - 2012/12/13
Weba: www.santalutzi.com

Localización de Santa Luzia Azoka

Santa Luzia Azoka

Plaza Iparraguirre, 20700 Urretxu

×