Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

> Zer egin Bizkaian

Getxophoto 2014

Getxophoto 2014

Getxophoto jaialdiaren zortzigarren edizioa abuztuaren 28tik irailaren 28ra bitartean iritsiko da Euskadira. Begihandi taldeak sustatutako kale-argazkilaritza ekimen honek bestelako erakusketa-lekuak arakatzearen aldeko apustua egiten du, eta gehienetan, leku publikoak izaten dira, hala nola, edukiontziak, tabernak, patioak, erakusleihoak edo eraikinak.

Horrela, argazkiak ezagutzarako, komunikaziorako eta gozamen estetikorako tresna bilakatzen dira. Hiria apaintzearekin batera, hirian esku hartzen dute istorio desberdinak kontatzeko. Aurtengo gaia askatasunen eta pertsonen duintasunaren aldeko borrokaren inguruan dihardu. Aurtengo programazioan herrialde desberdinetako 18 artistek parte hartuko dute, eta jaialdiaren zuzendariak hainbat argazkilariren lanak nabarmendu ditu: Boushra Almutawakel argazkilari yemendarrak Yemengo emakumearen eta presio erlijiosoaren inguruan egindako proposamen zirraragarria; Maika Elan argazkilari vietnamdarrak bere herrialdeko komunitate homosexualari buruz egindako lana; eta Raphäel Dallaporta frantziarrak pertsonen aurkako minei buruz egindakoa.

Lekua: Getxo
Data: 2014/08/28 – 2014/09/28

Localización de Getxophoto 2014

Getxophoto 2014

Getxo, Vizcaya, España

×