Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

> Zer egin Bizkaian

BIME, Bizkaia International Music Experience

BIME, Bizkaia International Music Experience

Bizkaia International Music Experience musikaren inguruan diharduten profesionalen nazioarteko topaketa da. Azaroan 19tik eta 23ra bitartean, aparteko 50 artista eta DJ egongo dira BEC!-ean bost agertoki ezberdinetan. Agertoki batek Euskadi izango du gai nagusi, gure artistak nazioarteko ekoizleen aurrean aurkezteko. Beste bat gonbidatutako herrialde bat izango du gai nagusi eta gainontzeko hirurek denetarik izango dute.

Orain arte hitzordu honetarako baieztatuta dauden izenak ondorengoak dira: Manic Street Preachers, Passenger, Soleá Morente y Los Evangelistas, Piers Faccini, Stu Larsen, Grises, Lauroba, Belako, Wilhelm And The Dancing Animals, The Wedding Present, John Grant, Mark Lanegan, Jay-Jay Johanson, The Courteeners, These New Puritans, Patrick Wolf, Carla Morrison, Sondre Lerche, Yuck, Everything Everything, Matthew Herbert DJ Set, David Fonseca, Instituto Mexicano del Sonido, Juana Molina, Supersubmarina, Luke Temple, Duke Garwood, Lyenn, Ses eta Jack Knife.

Bost agertokitan egingo dute BIME Live: Bizkaia Arenaren sarreran eta BEC!eko 1. eta 3. pabiloietan, hain zuzen ere, azaroaren 22an eta 23an (ostirala eta larunbata izango dira). BIMEren jarduerak hilaren 19an hasiko dira (asteartean), PRO programazioarekin.

Lekua: BEC. Ronda de Azkue, 1 BARAKALDO
Data: 2013/11/19 - 2013/11/23

Localización de BIME, Bizkaia International Music Experience

BIME, Bizkaia International Music Experience

Bilbao, Bizkaia

×