Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

> Zer egin Bizkaian

Bakioko San Jose Azoka

Bakioko San Jose Azoka

Urtero bezala, Bakioko upeltegiek martxoaren 19an aurkeztu ohi dute jendaurrean aurreko urteko uztarekin landutako txakolina. Pertsona ospetsu batek izaten du Bizkaiko Txakolina jatorri-deitura duen edari estimatuaren lehen botila irekitzeko ardura. Azokan, halaber, gure produktu ezagunenak izaten dira ikusgai, besteak beste, gazta, ogia, arkumea eta euskal pastela, bai eta artisautzari eta saskigintzari eskainitako zenbait postu ere. Horrekin batera, zenbait animalia espezie ikusteko aukera izango da, hala nola, txerriak, ahuntzak, idiak, ardiak, behiak, pottoka arrazako zaldiak eta txakurrak. Kirol-jarduerek ere leku garrantzitsua betetzen dute San Jose egun honetan: pala txapelketa eta herri kirolen erakustaldiak izango dira Bakion, eta horien artean, aipatzekoa da idi-demako San Jose Saria.

* www.turismo.euskadi.net web gunearen testuan oinarritua
*Irudia www.turismo.euskadi.net web gunetik ateratakoa

Lekua: Zubiaurralde
Data: 2014/03/19
Ordutegia: 10:00

 

Localización de Bakioko San Jose Azoka

Bakioko San Jose Azoka

Zubiaurrealde Auzoa, Bakio, Vizcaya, España

×