Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

> Zer ikusi Euskadin

Arabako errioxa

Arabako errioxa

Arabar Errioxa mahasti eta upeltegiekin beteta dagoen eskualdea da. Bisitatu beharreko tokia. Kale baten azpian edo edozein etxetako sotoan ezkutuan dagoen upeltegi familiarra miretsiko duzu. Baita arkitekto modernoek upeltegi handiei eman dieten diseinu eta forma ikusgarriak ere. Horra hor Calatravak sortukako Ysios, Guardan; Iñaki Aspiazuk Baigorri Upeltegian; Philippe Maziéres arkitekto frantziarrak egindakoa Guardiako Villa Real-ekoetan; eta Gehryk, Marqués de Riscal upelategientzat egindakoa.
Arabako ardogintzari buruz ikasteaz gain, mahastietan barrena ibili eta Arabako Errioxako jatorrizko izendapena duten ardo ospetsuak dastatuz. Zure bisita balia ezazu bertako plater tipikoak dastatzeko, patatak errioxar erara edo arkume-txuletak; baita proposamen abangoardista edo berritzaileagoak ere, sukaldari prestuek egina eta euskal-errioxar sukaldeari ukitu berezia ematen diotenak.

Arabako Errioxa, hala ere, ez da inolaz ere hor amaitzen. Bere ondare kultural eta historikoaren aberasgarri, aurki itzazu bere Erdi Aroko herriak, eta barruan gordetzen duten ondarea. Aztarna megalitikoak ahaztu gabe, La Chabola de la Hechicera, Los Llanos edo el Sotillo.

Localización de Arabako errioxa

Arabako errioxa

01340 Elciego, España

×