Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Titulurik gabea, Madril. Carabanchelgo kartzela. Sartzeko fitxaren argazkietarako atzealdea

Titulurik gabea, Madril. Carabanchelgo kartzela. Sartzeko fitxaren argazkietarako atzealdea (Sin título, Madrid. Cárcel de Carabanchel. Fondo para las fotografías de las fichas de ingreso, 1998) argazkia kartzela hori itxi baino egun gutxi batzuk geroago egin zen. Zartatuta dagoen pareta baten erdian, zenbait lekutan ezkatatuta eta hezetasunekin, oihal zati zuri bat ageri da zintzilik, formatu lauangeluarra duena. Irudiaren ezkerraldera ageri den neurri-eskalak oihalaren funtzioaz ohartarazten gaitu: atxilotuen argazkiak egiteko hondo neutro bat zen. Eskuinaldera, zuriz ere margotutako pilarea hil-oihal garaikide horretarako marko simetriko antzeko bat da.

Clemente Bernad

Titulurik gabea, Madril. Carabanchelgo kartzela. Sartzeko fitxaren argazkietarako atzealdea (Sin título, Madrid. Cárcel de Carabanchel. Fondo para las fotografías de las fichas de ingreso), 1998

Argazkia. Lambda inprimaketa Dibond gainean muntatuta

160 x 200 cm

Ale bakarra
Guggenheim Bilbao Museoa

×