Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.

Art After Dark: Redshape Live + Miqui Puig + Bomb Bass Hifi

Museoa zabalik egoten da gauez, Art After Dark saioetan bai arteaz bai musikaz goza dezazun.

Egin dantza eta bisitatu erakusketak nazioarteko DJen musika onena entzunten duzun bitartean, Fever-ekin lankidetzan antolatutako saio hauetan.

Estiloa: Dub, Reggae
22:00: BOMB BASS HIFI (FEVER / BILBAO)
Bomb Bass HiFi taldea Guggenheim Bilbaora itzuliko da dub estiloa Jamaikako reggae musikaren adierazpen abangoardistena eta esperimentalena dela aldarrikatzeko asmoz. Gaur egun hain hedatuta dagoen "remix" estiloaren jatorritzat aitortzen da mundu osoan, eta dub estiloa funtsezkoa izan da musika elektronikoaren garapenean. Bomb Bass HiFi taldeak Crucial Ruler zigiluarekin eta beste hurbileko hainbatekin egindako ekoizpenak erakutsiko dizkigu. Honela esan diezaiokegu saioari: Eusko Labela duen dub saioa.
fever.es

Estiloa: Pop
23:00: MIQUI PUIG (BUEN RITMO, BARTZELONA)
Miqui Puigek
hogei urte bete ditu oholtza gainean. 1980ko hamarkada amaieran Los Sencillos taldeko buru gisa ezaguna egin zenetik, ez dio sekula goian egoteari utzi. Talentu aparteko musikaria eta showmana da Miqui, eta Los Sencillos taldearekin sei disko eta bakarlari gisa beste bi disko (Casualidades eta Miope) kaleratu ditu.

Los Sencillos taldean zein bakarlanean, gure bizitzaren parte bilakatu diren hamaika kantu utzi dizkigu, hala nola, Bonito es edo Dr. Amor, Te quiero ahora edo La banda sonora (Olvido Gara Alaska mitikoak parte hartu zuen).

Polifazetikoa izan da beti, eta hogei urteotan ibilbide bikaina jorratu du DJ eta entertainer gisa; era berean, irrati eta telebista saioetan esatari eta solaskide gisa aritu da. Zalantzarik gabe, karisma handiko gizona da eta publiko mota guztientzat ezaguna bilakatu da.

Astero irrati saioetan parte hartzen du, eta baita eztabaida eta hitzaldietan ere sarritan (Digital Music 2.0, CaixaForum), eta liburu eta film aurkezpenetan ere (In-Edit Festival). Halaber, curriculum luzea du telebistan (Factor X, Lluvia de Estrellas, El Club, Tienes Talento...) eta disc-jockey saioak eskaintzen ditu izen komertzial ezagunentzat.

Miqui Puig, gainera, Bartzelonako Old Wave New Wave klubeko pertsona ezaguna da eta DJak zein artistak zuzenean aritzen dira bertan.
buenritmo.es

Estiloa: musika elektronikoa
24:00: REDSHAPE LIVE (RUNNING BACK / PRESENT)
Nortasun ezezaguneko artista berlindar honek oso gustukoa da Detroit tradizioa eta zaletasun hori baliatzen du soinu berezi bat sortzeko, hots, estetika elektroa, diskoaren kadentzia, emozioen intentsitatea eta deep teknoaren irmotasuna abiapuntu gisa hartzen dituena. Music Man, Delsin Records, Styrax Leaves eta Millions Of Moments konpainien katalogoez beteta dago bere obra. Bere musika eragin askoren uztarketa da, besteak beste, Theo Parrish, Carl Craig, Recloose, Matthew Herbert, Moodyman, Larry Heard, Dopplereffekt, Juan Atkins, Kevin Saunderson, Derrick May, RNG eta Laurent Garnier. Kritikaren arabera, The Dance Paradox diskoa (2009, Delsin / Present) milurteko honetako disko elektroniko onenetako bat da.
paramountartists.com

Zozketatutako 20 sarreraren irabazleak, bakoitzarekin bi pertsona doan sartzeko:

  • Garazi Picado Martínez
  • Iciar Moraza Ozaeta
  • Mikel Garcia
  • Maria Luisa González Gómez
  • Jennifer Garin Graciano
  • Saioa Zubigaray Uribarri
  • Franck Kiefer
  • Norma Bethke
  • Berengere Lefevre
  • Katharine Walton
  • Asier Azkue
  • Nekane Rodríguez Cerrillo
  • Marta Jainaga
  • Natalie Pavlish
  • Ekain Pujana
  • Marta Payas Garcia
  • Laura Umaran
  • Argajoven
  • Alvaro Vecilla Diez
  • Ainhoa Comas Muguruza

Zorionak! Zure izena irabazleen zerrendan agertzen bada zurekin jarriko gara harremanetan sarrera jaso dezazun.

.

Dagoeneko salgai leihatilatan eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. 18 urtetik gorakoentzat. Nortasun-agiria eskatuko da: NAN zein pasaportea.

Gainera, Museoan izango den edozein saiotara bazatoz, sarreraren truke Fever-erako txartel bat emango dizugu, egun horretan, 24:00etatik aurrera, bertara doan sartzeko.

Erosi orain

Doako sarrerak eskuratu

EGIN ZAITEZ LAGUN
Sartu originaltasunean
Newsletter
x

Newsletter

Eman izena eta Museoaren berri guztiak jasoko dituzu.

* Derrigorrezkoa

Cargando...

×