Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak IV

2013ko azaroak 26 – 2014ko iraila

Erakusketa hau 2010ean hasitako ziklo baten azkena da. Ziklo horrek asmo zuen Museoaren arte-funtsak modu errazean ikusleari erakustea. Horretarako, lehen erakusketan 1950eko eta 1960ko hamarkadetako AEBko eta Europako artisten hartu-emanak aztertu genituen; bigarrenean, 1970eko eta 1980ko hamarkadako arte-eztabaidetan murgildu ginen, Europako artista belaunaldi oso baten eskutik; eta hirugarrenean, 2013ko urriaren 27 arte ikusgai izango dena, Pop artearen irudi gailenen oinordetza ikertzen da, baita pop artistekin lotura izan duten egileen lana ere.

Laugarren eta azken erakusketa honetan, azkenaldiko artisten jardunean sakonduko dugu, 1990eko hamarkadatik garatu diren askotariko arte-lengoaiak agerian jartzeko.

Juan Muñoz
Itzala eta ahoa (Shadow and Mouth), 1996
Poliester-erretxina, oihala, pigmentua, zura eta motorra
Kokapen zehatzeko neurriak
Guggenheim Bilbao Museoa

×