Jarrai gaitzazu:

Euskara   |   Español   |   English   |   Français

Inicio
Menua

Kontserbazioa

Lineas de trabajo

Lan-ildo orokorrak

Guggenheim Bilbao Museoko Artapen Arloak bi lan-ildotan dihardu aldi berean:

  • Prebentzioko kontserbazioa: Arrisku-iturriak aztertzen ditu, eta, ondoren, artelanak biltegiratzeko, manipulatzeko, zaintzeko eta erakusteko neurri egokiak ezartzen ditu.
  • Artelanen teknikak eta materialak ikertzen ditu, baita horiek zergatik eta nola honda daitezkeen ere; azterketa ostean, kontserbazio-neurri egokiak ezartzen ditu, eta, behar izatekotan, behar bezalako tratamenduak eta ekintzak aurrera eramaten dira.

Ikerketa

Ikerketa, bai prebentzioko kontserbazioari dagokiona, bai Guggenheim Bilbao Bildumari dagokiona, arloaren funtsezko zeregina da.

Horren harira, museoa ikerketa proiektuetan lankidetzan aritu izan da estatuko nahiz nazioarteko mailako beste hainbat museo eta erakunderekin, esaterako, INCCA-rekin (International Network for the Conservation of Contemporary Art) (www.incca.org), —plataforma bat arte garaikidearen kontserbazioan ezagutzak elkartrukatzeko—.

Artapen Arloak ere ikusleak sentsibilizatzeko eta euren inplikazio aktiboa bilatzeko lanean dihardu, etorkizuneko belaunaldientzat ondare kulturala gordetzearen alde. Horretarako, gidaridun bisitaldiak egiten dira instalazioak ezagutarazteko eta jarduerak antolatzen dira taldeentzat (unibertsitateko ikasleak, museoetako profesionalak, ikusle espezializatuak eta abar). Sentsibilizazioari eskainitako lan-ildo horren ondorioz, eta izaera pedagogiko batekin, Picasso ezkutua (A Hidden Picasso) proiektua egin zen.

Conservación preventiva

Prebentzioko kontserbazioa

Museoetan oraintsu ezarritako diziplina, gaur egun ondarearen kontserbazioaren gaia hartzen duten politika guztietan ezinbesteko elementua da.

Artapen Arloak prebentzioko kontserbaziorako osoko plana kudeatu eta dinamizatzen du. Artelanak kaltetzeko arrisku guztiak identifikatu, karakterizatu eta balioetsi ondoren, behekoak zehazten dira:

  • Prebentzio-neurriak: lanen kontserbaziorako, biltegiratzeko, manipulaziorako, biltzeko, garraiorako, erakustaldirako eta mantentzeko baldintzarik hoberenak, zenbait parametroren arabera: inguruko tenperatura, hezetasun erlatiboa, argi ikusgaiaren erradiazioa, argi ultramoreen erradiazioa, bibrazioak, kolpeak, izurriteak, etab.
  • Arriskuen aurrean jarduteko protokoloak.

Prebentzioko kontserbazioaren testuinguruan, MuseoakArtelanetarako Larrialdi Plana ezarria zuen 2003an. Hori aurkezteko, 2007ko abenduan, Museoak mintegi espezializatua antolatu zuen artelanetako larrialdi-planei buruz, Museoetarako Larrialdi Planak. Prebentzioko kontserbazio osoa lortzera bidean.

MUSEOETARAKO LARRIALDI-PLANAK. PREBENTZIOKO KONTSERBAZIO OSOA LORTZERA BIDEAN

Conservacion preventiva integral

Artelanetarako larrialdi-planen gaia gero eta interes handiagoa pizten ari da museoen komunitatean, eta oinarrietako bat da museoetan nahiz erakusketa zentroetan aplikatutako prebentzioko kontserbazioan. Mintegian izen handiko nazioarteko adituek parte hartu zuten eta ikuspegi desberdinetatik aztertu zuten gai hau, euren esperientzia profesionala azalduz. Larrialdi-plan bat sortzeko prozesua (arriskua detektatu eta ebaluatzea, prebentzio-sistemak, berreskuratzeko planak eta abar ezartzea), izan dezakeen bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa, edo pertsonalaren sentsibilizazioa eta prestakuntza bezalako hain alderdi anitzei helduz, parte-hartzaileek gai honi lotutako egoeraren ikuspegi orokorra eskaini zuten, estatuko eta nazioarteko museoetan ezarritako larrialdi-planen kudeaketa eredu desberdinak azalduz.

ponentziak

Conservación

Guggenheim Bilbao Museoko Bilduma Propioaren Kontserbazioa

Guggenheim Bilbao Museoko Bilduma Propioa osatzen duen lan bakoitzaren azterketa sakona egiten da, lanaren ezaugarri teknikoak eta materialak identifikatu ahal izateko, kontserbazio-egoera zehazteko eta zainketa bermatuko duen estrategia egokiena diseinatu ahal izateko.

Horrekin guztiarekin batera lan bakoitzak behar duen biltegiratze, manipulazio, garraio, erakustaldi eta mantentze-lanen programa espezifikoa zehazten da. Zenbaitetan, lanen ezaugarri teknikoek eta materialek hala eskatzen dutenean, Ikerketa sakona izan dadin, eta beste arlotako profesionalekin elkarlanean, Artapen Arloko langileek diziplina arteko taldeak koordinatzen dituzte.

Guggenheim Bilbao Museoko Bilduma Propioa osatzen duten Guggenheim Bilbao Museoko Bilduma Propioaartelanen kontserbazio eta zaharberritze-lanak ere egiten dira tarteka.

Guggenheim Bilbao Museoko Bilduma Propioa osatzen duten lanetan egindako ikerketa eta tratamenduen garrantzia handia da, izan ere, bestelako profesionalentzat baliagarriak izan direnez, Museoak estatu barruko eta nazioarteko foro profesionaletan parte-hartze handia izan du eta lan guztiaren emaitza hitzaldi eta artikulu zientifikoen bidez plazaratu da.

 

Argitalpenak

PDF

Implantación de un plan de conservación preventiva: desarrollo e implantación de un plan integral de prevención. [PDF - 1.15 Mb]

PDF

Plan de Emergencias para Obras de Arte: diseño e implantación de un Plan de Emergencias para Obras de Arte. [PDF - 934.74 Kb]

PDF

Guggenheim Bilbao Museoko Artelanen Larrialdi Plana. Descargar documento

Anselm Kiefer

Sobre la obra de Anselm Kiefer: Anselm Kiefer at the Guggenheim Museum Bilbao: towards a new methodology for the preventive conservation of contemporary artworks, International Institute for Conservation 2004 kongresuan aurkeztua.

Proiektuaren dokumentu osoa deskargatzeko (ingelesez)[PDF - 1.94 Mb]

Kongresuaren webgunea: www.iiconservation.org

Jenny Holzer

Jenny Holzer-en Installation for Bilbao, Europako Inside Installations proiektuaren esparruan.

Dokumentu osoa deskargatzeko (ingelesez) [PDF - 85.01 Kb]

Europako proiektuaren webgunea: www.inside-installations.org

Richard Serra

Richard Serra-ren A Matter of Time. Richard Serra-ren "Denboraren Materia" lanaren garraioa, instalazioa eta erakustaldia.

Dokumentu osoa deskargatzeko [PDF - 2.37 Mb]

Conservación

Kanpoaldean instalatutako brontzezko eskulturaren kontserbazioa. Louise Bourgeois-en Ama eskulturaren mantentze-lanetarako proposamena.

Dokumentu osoa deskargatzeko [PDF - 2.29 Mb]

×