Ordainpeko gidaridun bisitaldiak
Langile berezituen ardurapean egindako bisitak. Gidaridun bisitaldiek eraikinaren arkitektura eta erakusketen lanak azaltzen dituzte.
Bisitaldia Guggenheim Bilbao +
Langile kualifikatuek egindako bisitaldiak. Ibilbide paregabea, aukera ematen duena bai erakusketak ezagutzeko bai museoaren txoko sekretuetan barneratzeko, bisitarientzat zabalik egoten ez direnak.
Taldeentzako beste bisitaldi batzuk
Nahitaezkoa da sarrerak aurretik erreserbatzea (aste bateko epeaz behintzat), 20 pertsona baino gehiagoko taldeen sarrera eroso eta lasterra bermatzeko.
Ez da dirudik itzuliko aurreikusitako baino pertsona gutxiago etortzen badira.
Astelehena–ostirala, 09:00–14:00.
Telefonoa: 94 435 90 23 | informacion@guggenheim-bilbao.eus
Nahitaez erreserba egin behar dute 9 pertsonen arteko taldeekin datozen gida profesionalek.
Ez da ezer ordainduko erreserbatzeagatik. Ordu beteko bisitaldia egiteko tarte bat adostu beharko dute.
Baieztapen-eskutitza bidaliko dizugu: taldeen txarteldegian aurkeztu adostutako ordua baino 15 minutu lehenago. Identifikazio-txartelak emango dizkizuegu orduan.
Erreserbarik egin ez duten taldeak kanporatzeko eskubidea gordetzen du Guggenheim Bilbao Museoak.
Asteartetik igandera bisita gidatuak eskaintzen dira, eskatzen duen talde bakoitzaren ezaugarrien arabera egokitutako edukiekin eta BBK-k babestuta. Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea.
Museorako sarrera ez da sartzen (kontsultatu tarifak talde-motaren arabera).
Doako bisita gidatuak baztertzeko arriskuan aurkitzen diren pertsonen taldeentzat, BBK-k babestuta, eta talde bakoitzaren ezaugarrien arabera egokitutako edukiekin.
Parte hartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea 94 435 90 90 telefonoan | informacion@guggenheim-bilbao.eus
Doako gidaridun bisitaldiak adinekoen zentroentzako (BBK Klubak), BBK Fundazioak babestutako Artez busti programa osatzen duten jardueren esparruan. Parte hartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea BBK jardueren erreserba-zentralean.