Napoliko gizona | Jean-Michel Basquiat | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak III

2012.11.20 - 2013.11.03

Guggenheim Bilbao Bildumaren funtsen inguruan 2009-2012 urteetarako antolatutako erakusketa-zikloaren hirugarrena da hau. Bildumak gaur egun 69 artistaren 113 lan ditu, eta, nazioarteko bilduma den arren, arreta berezia jarri du tokiko sorkuntza-lanean. Era berean, XX. mendeko artearen historiako irudi gailenak nahiz artista gazteak biltzen ditu, askotariko baliabide eta hezkuntza artistiko hartzen ditu barnean, eta Frank Gehryren eraikineko espazio berezietarako propio sortutako obrak ditu. Aurkezpen honek 1980ko eta 1990eko hamarkadetako eztabaida artistikoa aztertuko du sakonetik, 1960ko hamarkadaren amaieran arte jardunean hasi ziren Europako eta AEBko artisten belaunaldi batek sorrarazitakoa.

 


Jean-Michel Basquiat
Napoliko gizona (Man from Naples), 1982
Akrilikoa eta collagea zur gainean
124 x 246,7 x 3,5 cm
Guggenheim Bilbao Museoa

Partekatu