Menua

Array
(
)
AJAX: 

Barroko neurrigabea. Cattelanetik Zurbaránera

2013(e)ko ekainak 14 – 2013(e)ko urriak 6

Erakusketa elkarrekin antolatu dute Kunsthaus Zürich-ek eta Guggenheim Bilbao Museoak. XVII. mendeko lanak egungo artelan garaikideekin uztartuko ditu, Barrokoaren ohiko noziotik alden-tzeko; ez dira erakusketaren ardatz Barrokoari lotutako handitasuna, apaingarrien joritasuna eta urre kolorearen ugaritasuna. Aitzitik, gai du hilezkortasunaren menpeko bizitzaren ezegonkortasuna: bizitasun ezegonkorra, beroa, grinatsua eta galdua.

XVII. mendeko eta egungo artelanak elkarrekin kokatzeko zinemako baliabideen antzekoak erabiliko dira. Horrela adieraziko da, bi errealitate ezberdin izan arren, antzekotasunak dituztela eta batak bestea elikatzen duela; gainera, horrek ikuslearen begirada aberastuko du. Besteren artean, honako hauen artelanak izango dira ikusgai: Francisco de Zurbarán, Alessandro Magnasco, Jan Steen, Maurizio Cattelan, Paul McCarthy eta Cindy Sherman.

Nicolas Poussin
Satiroek Venus ezustean harrapatzen dute, ca. 1625 (xehetasuna)
Olio-pintura mihise gainean
77 x 100 cm
Argazkia © Kunsthaus Zürich, Suitza

×