Paralaxia | Shahzia Sikander | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Shahzia Sikander, Parallax

2015.07.16 - 2015.11.22

Film & Video aretoa bideoarteari eta irudia mugimenduan darabilten lanei eskainitako espazioa da.

Shahzia Sikander (1969, Lahore) Indiako eta Pertsiako marrazki tradizionalean oinarritzen da historia garaikidearen kritika egiteko. Bere lana aitzindaria izan da teknika hau miniaturatik arte garaikidera eramaten, eta esparru honetan hura suspertu izanaren arduraduna izan da.


Guggenheim Bilbao Museoak Paralaje (2013) izeneko bere lana aurkezten du, digitalki animatutako ehunka irudiz osatutako kanal anitzeko instalazio bat.  Artistaren abiapuntua Ormuz itsasartearen posizio geoestrategikoa da. Gatazka- edo kontrol-nozioak bezalako kontzeptuak gai nagusi gisa agertzen dira, historia modernotik kolonien ondorengo unera arte doan begirada batean.  Animazioan elementu abstraktuak, batetik, eta elementu figuratiboak eta testualak, bestetik, nahasten dira aldi berean, lanaren narrazio-konplexutasuna azpimarratuz.  Soinu-bandan bideo honetarako bereziki idatzitako eta arabieraz errezitatutako sei poema entzun daitezke. Poema hauetan hainbat gai aipatzen dira, besteak beste, eskualdeko testuinguru historikoa edo gizakiaren izaerari buruzko gogoetak.

Shahzia Sikander
Paralaxia (Parallax), 2013
Hiru kanaleko animazioa, koloretan, soinuarekin, 15 min 30 s
Du Yun-en musika
© Shahzia Sikander. Sikander Studio-ren eskaintza

Partekatu