Akerra eta ahuntza | Miquel Barceló | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Pinturaren susperraldia: 1980ko hamarkada

2000.06.24 - 2000.10.15

1960 eta 1970eko hamarkadetan zehar, arte-objektuaren "materiagabetzea" deitu izan dena bizi izan zen. Garai hartako mugimendu minimalista eta kotzeptualistek adierazmoldeen soiltasuna sustatu zuten, bitartekoen urritasunean oinarritutako artelanak sortuz, askotan ideian edo kontzeptuan finkatuz, eta ez objektuetan bertan. 1980ko hamarkadan, aitzitik, pintura eta eskultura tradizionaletarako itzulera gertatu zen. Balio tradizionalen susperraldi honekin batera, pintura-estilo ugari loratu ziren garai berean, eta estilo berri hauek landu zituzten artisten artean daude Miquel Barceló, Jean-Michel Basquiat, Georg Baselitz, Sandro Chia, Francesco Clemente, Enzo Cucchi, Sigmar Polke, Gerhard Richter eta Julian Schnabel.

 


Miquel Barceló
Akerra eta ahuntza (Cabrit i cabrida), 1992
Baliabide anitzak mihise gainean
297 x 250.5 x 6 cm
Guggenheim Bilbao Museoa
Bruno Bischofberger-en dohaintza, Zurich

Partekatu