Biluzi handia | Amedeo Modigliani | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Paris: arteen hiriburua, 1900–1968

2002.05.28 - 2002.09.03

Paris: arteen hiriburua, 1900–1968 erakusketan ibilbide bat egin ahal izango dugu XX. mendearen lehenengo zazpi hamarkadetan zehar Parisen pinturan eta eskulturan izan ziren aurrerapen nabarmenenak eta aldi hartan zehar hiria aldatu zuten gertakari historiko eta politikoak ezagutzeko.

XIX. mendearen urte gehienetan eta ia XX. mende osoan zehar, Paris arteen hiriburua izan zen inolako zalantzarik gabe: hiriaren edertasunak, bertako giro erromantikoak, bere historia kulturalak, politika liberalak eta bizi-kostu merkeak munduko bazter guztietako artistak erakarri zituen.


Parisko lau gunetan —Montmartre, Montparnasse, Saint-Germain-des-Prés eta Auzo Latinoa— jarduera artistiko handia izan zen berebiziko garrantzia izan zuten momentutan. 1900etik I. Mundu Gerra amaitu zen arte gutxi gorabehera, Montmartre abangoardiaren gunea izan zen. 1920ko eta 1930eko hamarkadetan, Montparnasse artista bohemioen elkargunea ez ezik giro handiko lekua izan zen. Gerraren urte latzetan, Saint-Germain-des-Prés-eko kafetegietara aldatu zen giroa. Hirurogeiko hamarkada esperimentazioaren eta konpromiso politikoaren urteak izan ziren artearen alorrean, horren isla 1968an Auzo Latinoan izan ziren gertaerak izanik batez ere.

Pablo Picasso, Robert Delaunay, Marcel Duchamp, Fernand Léger, Constantin Brancusi, Jean Dubuffet, Yves Klein edo Niki de Saint Phalle bezalako artista entzutetsuak dira, besteak beste, jarduera artistiko oparo horren protagonistak. Hain zuzen ere, duela gutxira arte arteen hiriburua zenaren hiri-geografian zehar egindako ibilbide original honek azpimarratzen duena.

 

Amedeo Modigliani
Biluzi handia (Le Grand Nu), ca. 1919
Olio-pintura mihise gainean
72,4 x 116,5 cm
Museum of Modern Art, New York
Mrs Simon Guggenheim Fund, 1950

Partekatu