Erlojua (The Clock) laneko bideo fotograma | Christian Marclay | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Christian Marclay: The Clock

2014.03.06 - 2014.05.18

Guggenheim Bilbao Museoko Film & Video areto hau irudia mugimenduan darabilten lanei eta bideoarteari eskaini zaie.

Erlojua (The Clock, 2010) da 2014an aurkeztutako lehen bideoinstalazioa. Christian Marclay (San Rafael, California, 1955) artistaren lana da. 1970ko hamarkadaren azken urteetan gailendu zen artista hau ikusizko artearen, soinuaren, zinemaren eta performancearen arteko bidegurutzeak aztertzen zituzten ikerketa-lanengatik.


Artistak telebistako eta zinemako milaka sekuentzia editatu ditu Erlojua lana egiteko, denbora errealarekin bat datorren 24 orduko muntatzea. Erlojua aldi, testuinguru eta film mota oso ezberdinetatik ateratako irudiekin eraikita dago eta horien jatorrizko bilbeak hamaika narrazio pasartetan zatikatu direla dirudi; baina, gezurra badirudi ere, osotasunak erritmo uniformea lortzen du, denborak bere baitan duen kontakizunak zati horiek berriro ordenatu izan balitu bezala.

24 orduko artelana osorik ikustea errazteko, espazio hau gauez egongo da zabalik lau egunetan, lana ikusgai dagoen bitartean. Areto hau egun hauetan egongo da zabalik gauez:

Martxoaren 8a, larunbata (10:00)–martxoaren 9a, igandea (20:00)
Martxoaren 28a, ostirala (10:00)–martxoaren 29a,  larunbata (20:00)
Apirilaren 26a, larunbata (10:00)–apirilaren 27a, igandea (20:00)
Maiatzaren 17a, larunbata (10:00)–maiatzaren 18a, igandea (20:00)

 

Christian Marclay
Erlojua (The Clock) laneko bideo fotograma, 2010
Kanal bakarreko bideoa, estereo soinuduna
24 ordu, begiztan
Hauen eskaintza: artista eta New Yorkeko Paula Cooper Gallery

Partekatu