Artea ikasbide 2006 | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Artea ikasbide 2006

2006.06.13 - 2006.07.16

Artea ikasbide erakusketak 2005–06 ikasturtean Bilboko Guggenheim Bilbao Museoaren izen bereko hezkuntza-ekimenean parte hartutako 6 eta 12 urte bitarteko 203 ikasleren artelanen aukeraketa aurkeztu zuen.

Hezkuntza-programa horren helburua da jarduera artistikoen bitartez eskola-curriculuma osatzen duten ikasgaiak sendotzea. Horretarako, artistak ikastetxe publikoetara joaten dira irakasleekin harreman estuan lan egitera. Ekimen bakoitza bereizia eta pertsonalizatua da, ikasgela bakoitzaren interesak, gabeziak eta gaitasunak kontuan hartzen ditu, eta curriculumaren edozein arlo edo gai har dezake barnean, besteren artean: Ingurunearen Ezagutza eta Matematika. Irakasleek landu beharreko eskola-curriculumaren gaiak, lortu beharreko helburuak eta bultzatu nahi diren jarrerak eta gaitasunak identifikatzen dituztenean, artistak eta Museoko hezitzaileak tailer batzuk taxutzen dituzte unitate didaktikoetara sartzeko. Tailerretan argazkilaritza, pintura, eskultura, bideoa, arte digitala eta musika, besteak beste, lantzen dira, eta astean behin izaten dira ikastetxean, ordu eta erdiko saioetan, hogei astetez.


Ikastetxeak
Bizkaian: Velázquez (Basauri), Gandasegi (Galdakao), Txomin Aresti (Leioa) eta Buenos Aires (Gallarta). Araban: Adurza (Gasteiz) eta Fabián Legorburu (Laudio). Gipuzkoan: Aitor (Donostia), San José (Mendaro) eta Intxaurrondo (Donostia).

Artistak
Alex Carrascosa, Ibón Garagarza, Iñaki Gracenea, Julio Hernández, Aiora Kintana, Maider López, Manu Muniategiandikoetxea, Mercedes Périz eta Jorge Rubio.

Partekatu