Iraganeko Hitzarmenak eta abantailak

antik almoneda 2024

Antik Almoneda

Apirilak 6–14

Hemen da ANTIK Almonedaren 41. edizioa, eta Guggenheim Bilbao Museoarekin duen lankidetzari esker, Museoaren Lagunek txartel bakoitzeko bi sarrera eskura ditzakezue doan

Sar zaitez eremu pribatura sarbide-kodea lortzeko.
+ Info

Gehiago irakurri
Arco 2024

ARCO

Sartu doan ARCO azokara. Soilik Museoaren Lagunentzat.

Beste urte batez, ARCO Fundazioarekin dugun akordioari esker, Guggenheim Museoaren Lagunek doan sartu ahal izango duzue ARCO Madrid 2024 arte garaikidearen azokara.

2024an, ARCO Madriden 43. edizioa ospatuko da, eta proiektu nagusia Karibe itsasoa izango da.

EMAN EZAZU IZENA

Martxoaren 1etik aurrera, izena emandako Lagun guztiei zenbakizko kode bat bidaliko diegu, eta, era horretan, azokara banaka eta zuzenean sartu ahal izango dute honako egun hauetakoren batean:

  • Martxoak 8, OSTIRALA: 15:00etatik 20:00etara
  • Martxoak 9, LARUNBATA: 12:00etatik 20:00etara
  • Martxoak 10, IGANDEA: 12:00etatik 18:00etara

8. eta 9. pabiloiak

GOGORATU: Lagunaren txartel bakoitzeko sarrera bakarra egun baterako. Plaza-kopurua mugatua da.

Gehiago irakurri
BOS

BOS

Eskuratu zure sarrera Euskalduna Jauregiko txarteldegian; Zure Lagun txartela erakutsita, %20ko deskontua izango duzu (2 sarrera txartel bakoitzeko).

Rakhmaninoven hirugarrena
Otsailak 1 eta 2

Eskuratu zure sarrera Euskalduna Jauregiko txarteldegian, %20ko deskontuarekin. Horretarako, erakutsi zure Lagunaren txartela (txartel bakoitzeko 2 sarrera).
Soilik Lagunentzat

+ INFO

Gehiago irakurri
cartel BBK live 2024

BBK Live, eros ezazu bonua deskontuarekin

Zuzeneko musikarik onenaz gozatu nahi duzu Bilbao BBK Liven? Jaialdia 2024ko uztailaren1tik 13ra izango da, Kobetamendin.

Laguna izateagatik eta emailez jarri duzun kodearekin, 2 bonu lortu ahal izango dituzu, zuretzat eta zurekin datorrenarentzat. 135€ ordainduko dituzu, 150€ ordez, 24/02/01ra arte, 23:59an.

Sar ezazu kodea hemen: jaialdiaren erosketa-ataria. Bertan, prezio berezia lortuko duzu Guggenheim Bilbao Museoaren Lagun izateagatik.

Gehiago irakurri
feriarte

FERIARTE

Azaroak 11–19, 11:30–20:30
IFEMA, Madril

Museoaren Lagunek artearen eta zaharkinen Feriarte azokaren aurtengo ediziora joateko aukera duzue. Azokak lau hamarkadako ibilbidea du, eta Antzinate klasikotik hasi eta XX. mendeko diseinura eta arte garaikidera bitarteko piezak biltzen ditu.

Nola deskargatu gonbidapena? 

FIG

FIG, Grabatu eta Paper gaineko Artearen Nazioarteko Jaialdia

Azaroak 23–26
Euskalduna Jauregia

FIG Bilbao, Grabatu eta Paper gaineko Artearen Nazioarteko Jaialdiaren 12. edizioko herrialde gonbidatua Japonia izango da, eta Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da, egun eta ordu hauetan:

Azaroak 23, osteguna, 11:00–14:30 eta 16:00–21:30
Azaroak 24, ostirala, 11:00–21:00
Azaroak 25, larunbata, 11:00–21:30
Azaroak 26, igandea, 11:00–20:00

Museoaren Lagunak: sarrera doan Museoaren Lagun txartela erakutsita
Publikoak oro har: 4,50 € azokaren txarteldegian

Gehiago irakurri
Master horiontal ANTIK PASSION Almoneda 2023 Modelo B 1920x1080px esp

Antik Passion Almoneda

2023, Apirilak 15–23

Erakusleiho bikaina XVIII. mendearen eta 1970eko hamarkadaren arteko milaka objektu eta artelanarentzat, Ifeman, Madrilen. Sarrera doan Museoaren Lagunentzat.

+ INFO

Feriarte

FERIARTE

Azaroaren 12tik 20ra, 11:30etik 20:30era, IFEMAn, Madrilen.

Museoaren Lagunek gonbidapen 1 eskura dezakezue eta Feriarteren edizio berri batera joan; hau da, 4 hamarkada baino gehiagoko ibilbidea duen azoka, arte eta antzinako gauzena, antzinatasun klasikotik hasi eta XX. mendeko diseinura eta  arte garaikidera bitarteko obrak biltzen dituena.

Erosi zure sarrera hemen eta sartu zure gune pribatuan aurkituko duzun gonbidapen-kodea, erosketa baliozkotu baino lehen.

+ Nola eskuratu sarrera

Gehiago irakurri
FIG

FIG Bilbao

Azaroaren 24tik 27ra

FIG Bilbao jaialdiak bere hamaikagarren edizioa ospatuko du Bilboko Euskalduna Jauregian, eta, azokarekiko lankidetzari esker, Laguna izateagatik, doan sartu ahal izango zara azaroaren 25etik 27ra zure Lagun txartela erakutsita.

Torre-Loizaga

Torre Loizaga

Loizaga Dorrea ezagutzen duzu? Bisita ezazu Miguel de la Via Bilduma, auto zahar, klasiko eta kirolena, eta eskuratu %50eko deskontua sarrera erostean, igandero.

+ INFO

Imagen para presentacion ANTIK PASSION Marzo 2022

ANTIK PASSION Almoneda – Antzinako Gauzen, Artearen eta Bildumazaletasunen Azoka

Martxoaren 19tik 27ra, 11:30etik 20:30era
IFEMA MADRIL – 4. Pabiloia

Museoaren Laguna izateagatik, doan sartu ahal izango zara ANTIK PASSION Almonedara; hau da, XVIII. mendetik hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetara bitarteko milaka objektu eta artelanaren erakusleihora.

Estilo eta herrialde guztietako dekorazio-arteak, XX. mendeko altzariak eta dekorazio-osagarriak, modernismotik eta Art Decotik hasi eta altzari eskandinaviar eta berrogeita hamarreko hamarkadakoetaraino.

Nola lortu zure sarrera?

Erosi zure sarrera hemen eta sartu gonbidapen-kodea erosketa baliozkotu aurretik

+ INFO

Gehiago irakurri
ARCO-febrero_2022

Fundación ARCO

Aurten, berriro ere, akordioa berretsi dugu ARCO Fundazioarekin eta, horrenbestez, edizio honetan, Museoaren Lagunek otsailaren 25, 26 edo 27an izango duzue ARCOmadrid azokara doan sartzeko aukera.

Txartel bakoitzeko egun bakarrerako sarrera bat eskuratzea dago.

Nola bisitatu ARCOmadrid dohainik?

Erakutsi zure Lagun txartela eta NANa ARCO Fundazioaren harrera-mahaian (IFEMA, iparraldeko sarrera): egun horretarako sarrera-txartel bat eskuratuko duzu. Sarrera izenduna da, zuk zeuk bakarrik erabiltzekoa.

GOGORATU: egun bakar baterako sarrera bat baino ez Lagun txartel bakoitzeko
Edukiera mugatua

Info+

Gehiago irakurri
Terraza del restaurante Bistró Guggenheim Bilbao | Guggenheim Bilbao Museoa

Tabernak eta jatetxeak

Museoaren Lagun txartelarekin, % 10eko deskontua izango duzu Guggenheim Bilbao tabernan eta Museoaren terrazetan, eta % 5ekoa Bistró eta Nerua jatetxeetan. Ez galdu sukaldaritza onenaz prezio onenean gozatzeko aukera.

[2020]

Bilbok eta Donostiak derbi gastronomikoa izan zuten Bistró Guggenheim Bilbao jatetxean

2020ko otsailak 8, larunbata

Otsailaren 8an, Bistró Guggenheim Bilbao jatetxean, derbi gastronomiko oso berezi bat egin zuten Bilbok eta Donostiak.

Guggenheim Bilbao Museoan kokatutako jatetxean, Bizkaiko sukaldaritzako errezeta tradizionalak berrinterpretatzen dira. Otsailean, bertako sukaldaritza Bodegón Alejandro jatetxekoarekin elkartu zen, gau batez, zeina Donostiako Parte Zaharreko jatetxe enblematikoenetako bat baita.

Bi jatetxeek beren sukaldaritzetako eta lurraldeetako plater esanguratsuenetako batzuk eskaini zituzten.

 

Gehiago irakurri
khb instagram banner icons 1048x1048px

Museoaren lagunentzako kolaborazio berria

2019ko urriaren 25etik 2020ko otsailaren 16ra, Guggenheim Bilbao Museoaren Lagunek doan ikusi ahal izan zuten Kunsthalle Bremen. Erakunde horrekin elkarlanean aritu ginen Kunsthalle Bremenen maisulanak: Delacroixetik Beckmannera erakusketa antolatzen.

Interior del Teatro Arriaga

Arriaga Antzokia

Museoaren Lagun txartelarekin, deskontua izango duzu denboraldi bakoitzeko ikuskizun jakin batzuetan. Gogoan izan aurkeztu egin behar duzula Arriaga Antzokiko leihatiletan sarrerak erosten dituzunean. Txartel bakoitzarekin gehienez 2 sarrera erosi ahal izango dituzu deskontuarekin.

[2021]

Arriaga Antzokia “urte eroetan” murgiltzen da, 1920ko hamarkadan, Guggenheim Bilbao Museoko erakusketari lotutako zazpi emanaldiz osatutako programazio bereziarekin

Maiatza eta ekaina bitartean, Arriaga Antzokiak zazpi ikuskizun eskainiko ditu —opera bat, lau kontzertu eta bi antzezlan— maiatzaren 7tik aurrera Guggenheim Bilbao Museoan egingo den Urte eroak, 1920ko hamarkada erakusketari lotuta.

Museoaren Lagunek % 25eko deskontua izango dute zazpi ikuskizun horien sarrera erosterakoan.

Salmenta-puntua: Arriaga Antzokiko txarteldegia 
Gehienez bi sarrera txarteleko 

maiatzaren 02a
JERUSALEM QUARTET & HILA BAGGIO
YIDIDSH CABARET: VARSOVIATIK AMERIKARA
Denboran eta espazioan zehar egindako musika-bidaia, Erdialdeko Europako gerra arteko garaiko soinu liluragarriak ezagutzeko.

maiatzaren 19a
PARÍS, AÑOS 20
MUSIKAGILEAK ETA HARTZAILEAK.
Musikak, interpretazio-diziplina guztiek bezala, krisiek eragindako aldaketa sozial bortitzak islatzen ditu.

maiatzaren 20a
DOÑA ROSITA, ANOTADA
FEDERICO GARCÍA LORCAREN «DOÑA ROSITA LA SOLTERA O EL LENGUAJE DE LAS FLORES» OBRAN OINARRITUA.
Lorcaren azken obretako bati, denboraren joanari buruzko tragikomedia bati, egindako berrirakurketa.

ekainaren 04 – 05
LOS SIETE PECADOS CAPITALES
Opera-Balleta. Kurt Weillen musika eta Bertolt Brecheten libretoarekin

ekainaren 10a
ERWARTUNG (LA ESPERA)
AUSRINE STUNDYTE SOPRANOAK EKITALDI BAKARREKO OPERA ABESTUKO DU, ARNOLD SCHÖNBERGEN MUSIKAREKIN ETA MARIE PAPPENHEIM LIBRETOAREKIN.

ekainaren 12a
KAKERLAKE/KAFKA
RICHARD SAHAGÚNEN EGOKITZAPENA.
«Eta ezagutezina zen haren bularretik azaltzen zen itxura izugarriaren bitartez, haren Arima ulergaitza distira egiten ikusi genue, argitsu eta garden». Hura / Ni.

ekainaren 19a
LOS NIBELUNGOS – La muerte de Sigfrido
FRITZ LANGEN FILMA ETA BOS – BILBAO ORKESTRA SINFONIKOAK INTERPRETATUTAKO MUSIKA.
Fritz Langen lan gorena pantaila handian eta filmaren musika zuzenean BOSen eskutik.

 

Gehiago irakurri
fordlandia

Fordlandia sortze-prozesua

Museoaren Lagunentzat soilik

Abenduak 20, igandea

Nazioartean ezagunak diren bi dantzari handik, Lucía Lacarrak eta Matthew Goldingek, Fordlandia ikuskizunaren alderdi nagusiak azaldu zizkiguten.

Ikuskizunak dantza, musika eta ikus-entzunezkoak uztartu zituen, eta errealitatetik aldentzen lagundu eta sentiarazi egin zion jendeari.

Saio hau Museoaren Lagunentzat baino ez zen izan. Bertan, bi dantzariek egungo egoera zail hau nola bizi izan duten azaldu ziguten, eta dantzak sendatzen eta gustura sentitzen lagun dezakeela ohartarazi. Errealitatea edo ametsa, desilusioa edo itxaropena izan ziren aurkezpenean hizpide izan zituzten ideietako batzuk.

Urtero Museoaren Lagunentzat egiten den egunaren harira antolatu zen jarduera.

Streaming bidez ere eskaini zen jarduera.

Gehiago irakurri
Concierto Bilboko Orkestra Sinfonikoa, BOS

BOS

Museoaren Lagun txartelarekin, deskontua izango duzu kontzertu jakin batzuetan. Gogoan izan aurkeztu egin behar duzula Euskaldunako leihatiletan sarrerak erosten dituzunean. Txartel bakoitzarekin gehienez 2 sarrera erosi ahal izango dituzu deskontuarekin.

Museoaren Lagun izateagatik ikuskizun aukeratu ahal izango dituzu % 20ko beherapenarekin.

BOS 10: otsailak 3 eta 4, 2022 El concierto de Clara Schumann
BOS 12: martxoak 24 eta 25, 2022 El romanticismo de Louise Farrenc

Gogoratu:

Sarreren salmenta: Euskaldunako txarteldegian
Gehienez: bi sarrera txartel bakoitzeko

[2020]

Otsailaren 27–28ko kontzertua (11. zk.), “Slatkin BOSekin”
F.J. Haydn: 70. sinfonia re maiorren
F. Cruixent: Cyborga orkestrarako
J. Sibelius: 2. sinfonia re maiorren, op. 43
Leonard Slatkin, zuzendaria

Martxoaren 26ko eta 27ko kontzertua (13. zk.): “Kantika espirituala”
A. Prada/F. Velázquez: Kantika espirituala
C. Franck: Sinfonia re minorren
Ondarreta abesbatza (Iñaki Moreno, zuzendaria)
Amancio Prada, abeslaria
Víctor Pablo Pérez, zuzendaria

Gehiago irakurri
ARCO e1580306399316

ARCO

[2021]

Aurten, berriro ere, akordioa berretsi dugu ARCO Fundazioarekin. Edizio honetan, Museoaren Lagunek doan sartu ahal izango duzue ARCOmadrid azokara uztailaren 9, 10 edo 11n. Txartel bakoitzeko sarrera orokor bat eskuratzeko aukera duzue.

 

Nola bisitatu ARCOmadrid dohainik?

Eman izena Museoaren webgunean ekainaren 17 tik eta uztailaren 7a baino lehen (uztailaren 9, 10 edo 11ko jardueretan). E-mail bat jasoko duzu azokara sartzeko.
GOGORATU: EGUN BAKAR BATERAKO IZEN-EMATE BAKARRA LAGUN TXARTEL BAKOITZEKO.
Edukiera mugatua.

ARCOmadrid Espainiako arte garaikidearen nazioarteko azoka da, eta 2021ean ospatuko du bere 40. urteurrena. Lau hamarkadako ibilbide horretan arte-merkatuaren plataforma nagusietako bat bilakatu da, baita ezinbesteko giltzarria ere nazioarteko zirkuituan arte-sorkuntza sustatu eta hedatzeko.

Gehiago irakurri
Logo 40aniversario Cursos de Verano

Guggenheim Bilbao Museoaren uda-ikastaroak, III. edizioa

Ekainak 17–18

Led teknologia arte-lanen argiztapenean: erronkak, aukerak eta konponbideak

Lagunei %50eko deskontua egingo zaie matrikulan

Babeslea:

+ INFO

Gehiago irakurri
ALMONEDA 2021__

ANTIK PASSION Almoneda – Antigoaleko gauzen, artearen eta bildumagintzaren azoka

Ekainaren 12tik 20ra – 11:30etik 20:30era
IFEMA MADRID – 3. pabiloia

Museoaren Lagun izateagatik, doan sar zaitezke ANTIK PASSION Almoneda azokara. XVIII. mendetik hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetara arteko milaka objekturen eta artelanen erakusleiho paregabea da, eta bertan aurki daitezke estilo eta herrialde guztietako dekorazio-arteak, baita XX. mendeko altzariak eta dekorazio-osagarriak ere, modernismoaren eta Art Decoaren garaietako piezetatik hasi eta eskandinaviar diseinuko zein 1950eko hamarkadako altzarietaraino.

Eskura ezazu zure sarrera hemen eta sartu gonbidapen-kode hau erosketa baliozkotu aurretik

Gehiago irakurri
ARCO-febrero_2023

ARCO

Aurten, berriro ere, akordioa berretsi dugu ARCO Fundazioarekin eta, horrenbestez, edizio honetan, Museoaren Lagunek otsailaren 24, 25 edo 26an izango duzue ARCOmadrid azokara doan sartzeko aukera.

Txartel bakoitzeko egun bakarrerako sarrera bat eskuratzea dago.

Nola bisitatu ARCOmadrid dohainik?

Erakutsi zure Lagun txartela eta NANa ARCO Fundazioaren harrera-mahaian (IFEMA, iparraldeko sarrera): egun horretarako sarrera-txartel bat eskuratuko duzu. Sarrera izenduna da, zuk zeuk bakarrik erabiltzekoa.

GOGORATU: egun bakar baterako sarrera bat baino ez Lagun txartel bakoitzeko
Edukiera mugatua

Info+

Gehiago irakurri

Bazara Laguna?

Hasi saioa eta ikusi eduki esklusiboa zure gune pribatuan

Entzuteko gidak

Ikasi gehiago artistei eta obrei buruz erakusketetako entzuteko gidei esker

Bideoak

Museoaren erakusketa eta jarduerei buruzko bideo esklusiboak

Jarduerak

Zuretzako jarduera bereziak, Museoaren Lagun izateagatik

Informazio gehiago nahi duzu?