Museoaren Lagunak

Zuk ere egin dezakezu

Artea eta kultura gustuko dituzten 23.500 Lagunek baino gehiagok osatzen dute komunitate hau; bertako kideek beren babesa eskaintzen digute urtero, eta Museoa garatzen laguntzen.

Gozatu Museoaz hurbiletik eta modu paregabean, eta aprobetxatu Lagun izatearen abantailak.

Gure Adiskideek zer iritzi duten jakin nahi duzu? 2022aren amaieran, Ikerfelek inkesta bat egin zuen Lagunen gogobetetze-maila ezagutzeko. Hemen ikus ditzakezu emaitza nagusiak.

Museoa bizitzeko beste modu bat

Sarrera mugagabea ilararik gabe; deskontuak, abantailak zure erosketetan… Jaso txartela Museoko Community Mahaian eta hasi zure abantailez gozatzen.

Partekatu artearekiko zure grina

Oparitu esperientziaz eta proposamenaz betetako urte bat. Jaso txartela Museoko Community Mahaian. Txartel pertsonalizatua emango dizute, bilgarri polit batean bilduta, barruan sari eta guzti.

Berritu jada zure bazkidetza

Eta jarraitu sarrera mugagabeko beste 12 hilabetez eta abantailez gozatzen

Egin zaitez Museoaren Lagun

Hainbat modalitate eskaintzen dizkizugu Museoari laguntzeko eta eskaintzen dizugun guztiaz gozatzen hasteko.

Banako laguna

Sartu zuzenean zure Lagun txartelarekin ilararik egin gabe eta atera etekina deskontuei gure Denda-Liburudendan, kafetegian eta jatetxeetan, baita gure jardueretan ere. Zure zain izango gara Museoan Lagunentzako proposamen esklusiboekin.

Banakako txartel 1

40 € urtean

Banakako Kide izan
Banako laguna

Sartu zuzenean zure Lagun txartelarekin ilararik egin gabe eta atera etekina deskontuei gure Denda-Liburudendan, kafetegian eta jatetxeetan, baita gure jardueretan ere. Zure zain izango gara Museoan Lagunentzako proposamen esklusiboekin.

Banakako txartel 1

40 € urtean

Banakako Kide izan

18 urtetik beherako seme-alabak dituzten bikote edo familientzat, egungo artearen inguruan gehiago jakin eta gazteenen artean kultura eta horren gozamena sustatu nahi dituztenentzat.

Helduen 2 txartela + 18 urtetik beherako seme-alabentzako txartelak

70 € urtean

Familiako Kide izan

Artezale amorratua zara? Gure erakusketak aurrez eta komisarioekin batera bisitatzea interesatzen zaizu? Museoa kide batekin ikusi nahi duzu?

Gainera, ez galdu gure inaugurazioak eta bidaia-proposamenak; lehentasunez erreserbatu ahal izango dituzu.

Helduen 2 txartel + kide bat txartel bakoitzeko

725 € urtean

Nazioarteko Kide izan

26 urtetik beherakoentzat, ikasten soilik dabiltzanentzat.

Banakako txartel 1 -> 20 € urtean

Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateetan edo Ikastetxe berdintsuetan, Museoarekin lankidetza-hitzarmena dutenetan, egun ikasten ari diren pertsonentzat.

Txartel digital 1 -> 5 € urtean

+ INFO

Eskuratu orain

65 urtetik gorakoak, ezintasuna dutenak edo pentsiodunak (akreditazioarekin).

Alta ematea Community-mahaian egin daiteke, NANaren eta pentsiodun-txartelaren fotokopia aurkeztuta.

Banakako txartel 1

20 € urtean

Eskuratu orain

Museoarekin kolaboratzen duten erakundeei esker, gure proposamenak aberasten ditugu, zuei jarduera eta zerbitzu berriak eskaintzeko aukerak zabalduz.

Hain zuzen erakunde hauen esfortzua eskertze aldera sortu dugu Erakunde Kolaboratzailearen Laguna irudia, horrela bere bezero, enplegatu edo kideak gure Lagunen Programaren partaide izan daitezen. Horietako bat al zara? Hala bada, eta 25 euroko donazio bat egiten baduzu, karnet bat jasoko duzu zeinekin Museora dohainik eta mugarik gabe sartzeko aukera izango duzun hurrengo 12 hilabetetan zehar; gainera, gure berriak hala nola informazioak helaraziko dizkizugu, etengabe eguneratuta egon zaitezen.

Aprobetxatu aukera hau Bilboko Guggenheim Museoko 21.000 Lagun baino gehiagoko gure familia handiarekin bat egiteko!

Eskuratu orain

Ohorezko Kideak

Ohorezko Kideen kategoria Museoaren ateak zabaltzearekin batera sortu zen, eta enpresekin eta kulturarekin lotura esanguratsua duten pertsonek osatzen dute. Inauguratu zenetik, gizarteak Museoari eskaini dion laguntzaren isla dira Ohorezko Kideak, eta beren ekarpenekin erakundea mantentzen eta garatzen laguntzen dute. Ohorezko Kideek Museoaren Bildumako obrak kontserbatzen laguntzen dute.

Informazio gehiago lortzeko, deitu 94 435 90 81 telefono-zenbakira edo idatzi osalazar@guggenheim-bilbao.eus helbide elektronikora.

miembros honor museo guggenheim bilbao

Bazara Laguna?

Hasi saioa eta ikusi eduki esklusiboa zure gune pribatuan

Bideoak

Museoaren erakusketa eta jarduerei buruzko bideo esklusiboak

Entzuteko gidak

Ikasi gehiago artistei eta obrei buruz erakusketetako entzuteko gidei esker

Jarduerak

Zuretzako jarduera bereziak, Museoaren Lagun izateagatik

Informazio gehiago nahi duzu?