Wiki edizioaren eskuliburua
IrakasleWikia Guggenheim Bilbao(e)tik
IrakasleWikiak bi atal mota nagusi biltzen ditu. Batetik, kategoria gisa funtzionatzen duten atalak, eta artikulu desberdinak barnean hartzen dituztenak. Hauek dira, Ideien laborategia eta Multimedia galeria.
Bestetik, Hizpidea eta Baliabideak ditugu, titulu edo atal desberdinak barnean hartzen dituzten artikuluak. Horietan, orrian bertan txertatzen da edukia, eta tituluen arabera automatikoki sortutako aurkibidearen bidez ordenatzen da.
Zure edukiak kargatu aurretik, IrakasleWikian lehendik ez daudela ziurtatu behar duzu. Horretarako, aurretik aipatutako atal guztiak kontsultatu beharko dituzu, edo zure artikuluaren titulu edo izenarekin bilaketa egin beharko duzu.
IrakasleWikiaren atal guztiak editatu ditzakete erabiltzaileek, murriztuta dauden atal batzuk izan ezik. Dena den, edukien kalitatea bermatu nahi dugunez, testuak editatuko dituzuen erabiltzaileek aldez aurretik erregistratuta edo identifikatuta egon behar duzue.
Edukiak |
Artikulu edo orri berri bat sortzea
Txertatu nahi duzun edukia IrakasleWikian ez dagoela ziurtatu ondoren eta bertako erabiltzaile gisa erregistratu/identifikatu eta gero, zure artikulua edo orria sortzen has zaitezke:
Kategoria gisa funtzionatzen duten atalak
Bi modu dituzu zure edukia sortzen hasteko:
- Nabigatzailearen bidez
Nabigatzailean ikusiko duzun bide-izenetik tekleatu ezazu “/” zeinua, eta ondoren zure artikuluaren titulua. Adibide honetan ikusi ahal izango duzu argiago:
http://www.guggenheim-bilbao.es/wikidocentes/index.php/Orrialdearen_izena
Bide-izen horrek oraindik sortu ez den orri batera eramango zaitu. Erabiltzaile gisa erregistratuta bazaude, jarraitu goialdean ikusiko duzun “editatu orri hau” estekari. Editatu gabe dagoen orri batera iritsiko zara, eta bertan kargatu ahal izango duzu zure edukia.
Eduki osoa txertatzen amaitu duzunean, kategoria bat eman beharko diozu. Horretarako, kontuan hartu zure artikulua zein ataletan kokatu nahi duzun. Adibidez, zure artikulua “Ideien laborategia” atalerako baldin bada, [[Category:Ideien laborategia]] tekleatu beharko duzu eduki osoaren amaieran.
Ziurtatu zuzen idatzi duzula kategoriaren izena, izena oker idatzi baduzu kategoria berri bat sortuko baita eta, beraz, zure artikulua ez da lehendik dagoen kategorian txertatuko.
Zure artikulua tituluaren aurreneko letraren arabera ordenatuko da. Hala, artikuluaren titulua Cy Twombly baldin bada, C letran aurkituko duzu.
Zure artikulua lehendik dauden kategorietako batekin ere bat ez badator, zure kategoria sortu ahal izango duzu [[Category:Zure kategoriaren izena]] idatziz.
Edizioa amaitzean, ez ahaztu “Orrialdea gorde” sakatzea, artikulua gordeta gera dadin.
- Bilatzailearen bidez
Bilatzailean, tekleatu zure artikuluaren titulua. Eduki hori lehendik ez badago, kointzidentziarik ez duen bilaketa-emaitzaren orri batera helduko zara, eta mezu hau ikusiko duzu bertan:
Ez dago “irakurri” deitzen den orririk. Sortu ezazu.
Esteka horri jarraituz edizio-orri batera helduko zara, eta bertan kargatu ahal izango duzu zure artikulua edo orria.
Kasu honetan, aurrekoan bezala, kategoria bat eman beharko diezu zure edukiei.
Edizioa lana amaitzean, ez ahaztu “Orrialdea gorde” sakatzea artikulua gordetzeko.
Artikulu gisa funtzionatzen duten atalak
Atal hauetan errazago txertatu ahal izango dituzu edukiak. Nahi duzun atalean sartu, besterik ez duzu egin behar, adibidez Baliabideak, gero sartu nahi duzun azpiatalean, adibidez, Liburutegia eta ondoren editatu orria.
Horretarako, “Aldatu” erlaitz bat duzu pantailaren goialdean. Bertatik, eduki osoan sartu ahal izango zara editatu ahal izateko bertsioan, eta hor txertatu ahal izango dituzu zure edukiak.
Komeni da edukiaren logikari jarraitzea –alfabetikoki ordenatuta– eta zure edukia dagokion mailan txertatzea. Adibidez, edukiaren tituluaren lehenengo letra B baldin bada, A letratik hasten diren titulu guztien ondoren ipini beharko duzu.
Ez da beharrezkoa edukiei kategoria bat ematea, txertatu edo aldatzen diren testu guztiak orri berean grabatzen baitira.
Editatzen amaitu duzunean, sakatu “Orrialdea gorde” eta aldaketak atalean geratuko dira erregistratuta.
Artikulu bat edo orri bat aldatzea
IrakasleWikian dauden artikuluetako edukiak aldatu eta hobetzeko aukera duzu. Testuetan aldaketak egin nahi izanez gero, egin klik “Aldatu” erlaitzean, artikuluaren goialdean, editatu ahal izateko bertsioan sartzeko.
Kontuan hartu behar duzu editatu nahi dituzun edukiak IrakasleWikiaren beste erabiltzaile batzuek sortu dituztela. Hortaz, komeni da funtsezko informazioa ez aldatzea eta jatorrizko egileak artikuluari eman dion tonua errespetatzea.
Ideia ona izan daiteke egin dituzun aldaketen laburpen bat txertatzea gainerako erabiltzaileek errazago identifikatu ahal izateko, aldaketa guztiak orriaren historialean erregistratzen baitira.
Aldaketak oso txikiak badira, ortografia akatsak adibidez, ez ahaztu “Hau aldaketa txikia da” laukia hautatzea.
Testua editatzen amaitu duzunean, sakatu “Orrialdea gorde” aldaketak erregistratzeko.
Testu formatuak
Editatu daitezkeen orri guztietan tresna-barra bat topatuko duzu, hau bezalakoa:
, testuen edizio lana erraztuko dizuna.
Hau da testuei formatua emateko modua:
Nahi baduzu, eskuz egin ditzakezu aldaketak. Botoia sakatzean jarraitu ikusten duzun formatuaren adibideari, besterik ez duzu egin behar.
Letra lodiak eta etzanak
Letra lodiak eta etzanak sortzeko, erabili ezazu teklatuan aurkituko duzun (‘) apostrofea, galdera zeinuaren tekla berean aurkituko duzuna.
Testu zatia letra lodiz agertzeko, nabarmendu nahi duzun testuaren aurretik hiru apostrofe txertatu behar dituzu, eta testuaren ondoren beste hiru. Beste aukera bat hau da: hautatu nabarmendu nahi duzun testua eta sakatu
botoia.
Testu zatia letra etzanez agertzeko, testu zati horren aurretik bi apostrofe txertatu behar dituzu, eta ondoren beste bi. Beste aukera bat hau da: sakatu
botoia.
Gainera, letra lodiz eta etzanez agertzen diren testu zatiak aldi berean nabarmendu ditzakezu. Horretarako, testu zatiaren aurretik eta ondoren bost apostrofe txertatu behar dituzu. Beste aukera bat hau da: hautatu testua eta sakatu
botoia eta ondoren
botoia.
Tituluak eta azpitituluak
Normalean ez duzu zure artikuluaren titulua sortu beharrik, bilaketa baten bitartez edizio orrira zoazenean bilatutako titulua erregistratuta geratzen baita.
Tituluak lerro independente batean idatzi behar dira, testua aurretik edo ondoren agertu gabe.
Tituluak sortzeko, = (berdin) zeinua erabili behar duzu. Zeinu hori behin erabilita tituluaren lehenengo maila markatuko du, bitan erabilita bigarren maila eta horrela hurrenez hurren.
Lehenengo mailako tituluak letra tamaina handiegia du. Beraz, bigarren maila erabili ohi da normalean, ==Titulua== Gainera, beste modu batera egin dezakezu automatikoki,
botoia sakatuz.
Ondoren, tituluen eta azpitituluen adibide batzuk ikusiko dituzu:
==Titulua=====Azpititulua=======Azpititulua======Titulua=====Azpititulua===
Nahi baduzu, zure artikuluaren edukia lerro baten bidez banandu dezakezu. Horretarako,
botoia sakatu behar duzu, edo lau marratxo segidan txertatu, ----.
Zerrendak
IrakasleWikian bi zerrenda mota sor ditzakezu.
Zenbaki bidez egiten diren zerrendak:
Zenbaki bidez zerrendak sortzeko sinboloa hau da, # edo traola. Maila desberdinak sor ditzakezu, sinbolo bat edo gehiago txertatuz. Adibidez, lehenengo mailarako, traola bakar bat txertatuko dugu, baina bigarren mailarako bi traola segidan. Hemen dituzu adibideak:
#Lehenengo maila#Lehenengo maila##Bigarren maila###Hirugarren maila
Eta honela bistaratuko da:
- Lehenengo maila
- Lehenengo maila
- Bigarren maila
- Hirugarren maila
- Bigarren maila
Zenbaki bidez egiten ez diren zerrendak:
Mota honetako zerrendak sortzeko, * sinboloa edo izartxoa erabili behar duzu. Aurreko kasuan bezala, izartxo bat erabiliko duzu lehenengo mailarako edo, mailan gora egin ahala, bat baino gehiago segidan. Adibidez:
*Lehenengo maila**Bigarren mailal***Hirugarren maila
Eta honela bistaratuko da:
- Lehenengo maila
- Bigarren maila
- Hirugarren maila
- Bigarren maila
Koskatzea
Wiki honetan ez duzu tabuladorea erabili behar testua koskatzeko. Horretarako, bi puntuen sinboloa erabili behar duzu, hau da, ”:”.
Hasieran, koskatu nahi duzun testuaren aurretik behin erabili behar duzu “:”. Baina testua maila desberdinetan koskatzeko, behin baino gehiagotan txertatu behar duzu sinbolo hori. Adibidez:
:Lehenengo maila::Bigarren maila:::Hirugarren maila
Eta honela bistaratuko da:
- Lehengo maila
- Bigarren maila
- Hirugarren maila
- Bigarren maila
Estekak
Kanpoko estekak:
Orokorrean, proiektu honetan gehien erabiliko dituzun estekak kanpotik hartutakoak izango dira, garatutako gaiaren adibideak, erreferentziak eta abar.
Esteka horiek sortzeko, botoi bat dago,
, honelakoa bezalako etiketa bat sortuko duena: [http://www.adibidea.com Estekaren titulua]. Lehenengo zatian, heltzeko bidea txertatu behar duzu. Horretarako, estekatu nahi duzun orrira joan behar duzu eta nabigatzailetik bidea kopiatu. Ez ahaztu bidea osorik kopiatzea, estekak behar bezala funtzionatzeko (http:// barne).
Ondoren, itsatsi bidea eta utzi espazio bat estekaren titulua idazteko. Bidearen ondoren idazten duzun titulua erabiltzaileek honela ikusiko duten testua izango da:
Barruko estekak:
Barruko estekek IrakasleWikiaren barruan artikuluak elkarren artean lotzeko balio dute, edo orri batetik atal desberdinetan sartzeko.
Oraindik sortu ez diren orrietara heltzeko ere erabil ditzakezu estekak. Oso baliagarria da zure edukian eskaintzen duzun informazioa osatzeko, erabiltzaileek editatu nahi dituzten beste artikulu batzuen bidez.
Barruko estekak sortzeko botoia hau da,
, baina kortxete bikoitza ere txertatu dezakezu honela: [[testua]]. Testua hautatu eta botoia sakatu, besterik ez duzu egin behar, edo kortxeteen barruan dagozkion hitzak idatzi.
Testua lehendik dagoen artikuluarekin estekatu nahi baduzu, ziurtatu estekatu nahi duzun artikuluaren tituluarekin edo atalarekin bat datorrela. Kasu honetan, urdinez bistaratuko da esteka, estekatu beharreko edukia barnean hartzen duelako.
Edukia lehendik ez badago, gorriz agertuko da esteka, beste erabiltzaile batek esteka horri jarraitu ahal izateko eta dagokion edukia sortzeko.
Esteka beste izen batekin sortu nahi baduzu, honela egin beharko duzu: [[Orriaren izena|Testua]] . “Orriaren izena” horretan estekatu nahi duzun orriaren titulua txertatu behar duzu, eta “Titulua”-n, estekaren testua bistaratzeko.
Kategoria baterako esteka sortzeko, etiketa hau erabili behar duzu [[:Category:Kategoriaren izena |Bistaratzea]] . Esteka hori eskuz egin behar duzu, ez baitago automatikoki egiteko modurik. Ziurtatu kategoriaren izena zuzen idatzi duzula behar bezala estekatu ahal izateko. Idatzi kategoriaren izena “Kategoriaren izena”-n, eta bistaratzea nahi duzun testua “Bistaratzea”-n.
Multimedia edukia
IrakasleWikian irudiak, bideoak eta audioak ere txertatu ditzakezu material didaktiko gisa, bai editatzen dituzun artikuluetan bai Multimedia galeria-n.
Edozein multimedia eduki kargatu aurretik, ziurtatu ez dituzula egile-eskubideak urratzen eta material horretan aplikatu daitezkeen mugak gainditzen.
Irudiak eta argazkiak
Hauxe da zure artikuluetan argazkiak kokatzeko eman beharreko aurreneko pausoa: argazkiak IrakasleWikian kargatzea. Alboan aurkituko duzun Tresnak menuan aukera bat duzu, hau da, “Fitxategia igo”. Hortik, bai irudiak bai audioak kargatu ahal izango dituzu.
Zure irudiak kargatzeko hau besterik ez duzu egin behar: sakatu “arakatu...”, bilatu fitxategia zure ordenagailuan eta sakatu “fitxategia igo”. Garrantzizkoa da fitxategiaren izena gogoratzea, nahi duzun atalean kokatzeko garaian izena zuzen tekleatu beharko baituzu sistemak aurkitu dezan.
Fitxategia kargatu ondoren, nahi duzun lekuan kokatu ditzakezu irudiak.
Irudiak artikulu batetik estekatzea
Artikulu batean irudi bat txertatu nahi baduzu, jarri kurtsorea kokatu nahi duzun testuaren amaieran. Tresna-barran botoi hau aurkituko duzu,
, esteka hau sortuko duena [[Irudia:Adibidea.jpg]] . Letra lodiz markatutako zatian kokatu nahi duzun irudiaren izena idatzi behar duzu. Hauek dira onartzen diren formatuak: .jpg eta .png.
Irudien formatuei eta tamainei buruz gehiago jakin nahi baduzu, jarraitu esteka honi:
Bideoa
Bideoa txertatzeko kontu bat behar duzu Youtube-n. Bideoa edukietan txertatzeko, txertatu etiketa hauek <youtube></youtube> bideoaren kodearen aurrean eta atzean.
Adibide honetan ikusiko duzu argi bideoa kokatzeko modua:
- Bideoaren kodea letra lodiz:
http://es.youtube.com/watch?v=ZsiN3jUFIuI - Txertatu bideoa artikuluan:
<youtube>ZsiN3jUFIuI</youtube>
Bideoa orrian bertan ikusi ahal izango da, baina Youtube-k jasoko du.
Audioa
Audioa txertatzeko prozesua irudiak txertatzekoaren antzekoa da. Hau besterik ez duzu egin behar, fitxategia mp.3 formatuan kargatu eta dagokion lekuan kokatu etiketa hauen bitartez: <flashmp3>adibidea.mp3</flashmp3>.
Ez ahaztu fitxategiaren izena zuzen idaztea, bestela sistemak ezin izango baitu fitxategi hori aurkitu.
Multimedia galeria
Atal honek kategoria gisa funtzionatzen du. Multimedia galeria kategoria orokorraren barruan gainerako azpikategoriak daude bilduta, hau da, erabiltzaileek sortzen dituzuen multimedia artikuluak.
Zure galeria sortzeko orri berri bat eratu beharko duzu (ikus Artikulu edo orri berri bat sortzea) eta Multimedia galeria kategorian kokatu.
Informazio gehiago
Wiki edizioari buruz gehiago jakin nahi baduzu, orri hauek kontsultatu ditzakezu:
Wikipediaren edizioari buruzko tutoretza
Wiki edizioari buruzko eskuliburua (gaztelaniaz bakarrik)


