Ongietorria
IrakasleWikia Guggenheim Bilbao(e)tik
Ongi etorri Guggenheim Bilbao Museoaren Irakasleen Wikira!
Zer da Irakasleen Wikia?
Irakasleen Wikia oso tresna egokia da zuek, irakasleok, parte hartuz eta lagunduz, ARTEAN trebatzeko eta ARTEAREN inguruan, idazteko eta gogoeta egiteko.
Zergatik sortu da?
Gune bat sortu nahi izan dugu zuk, irakasle gisa, lortutako esperientzia partekatzeko aukera izan dezazun eta beste irakasle batzuen edo artearen irakaskuntzan jardun dutenen ekarpenek guztion ezagutza aberas dezaten.
Zuen ezagutzak trukatu eta era dinamiko, entretenigarri eta arduratsuanz elkarrekintzan aritzeko, zuok, esku hartzen duzuenok, arduratzen zarete Wikiaren edukiak zabaltzeaz eta osatzeaz.
Zein da helburua?
Wiki honen helburu nagusia hauxe da: irakasleen irakaskuntza eta ikaskuntza lana dinamizatuz, datozen belaunaldien arte-sentsibilitatea eta -ezagutza indartzea eta horietan zuzenean eragitea, hala, artea ikasteko eta gozatzeko ohiturak bultzatzeko. Era berean:
- Ahalik eta hezitzaile gehienek zuzenean parte hartzea lortzea.
- Informazioa, tresnak eta proiektuak trukatzeko bide ematea, maila teorikoan nahiz praktikoan artearen hezkuntzan aurrera egin eta aukera berriak aurkitu ahal izateko.
- Tresna pedagogiko baliagarria eta eskuraerraza izatea.
- Artearen hezkuntzan funtsezko erreferentzia izatea, mundura irekia eta arlo honetan diharduten guztiek sortua.


