IrakasleWikia Guggenheim Bilbao:Pribatutsan politika
IrakasleWikia Guggenheim Bilbao(e)tik
Edukiak |
Sarrera
IrakasleWikia Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren proiektu bat da, erabiltzaileek dituzten ezagutzak eskainik, esperientziak trukatu eta eduki didaktikoak sortzen parte hartzeko.
IrakasleWiki honetan, erabiltzaileek eduki berriak sortu eta lehendik daudenak editatu eta aldatu ditzakete. Edukiak editatu edo sortzeko erabiltzaile gisa erregistratu behar zara; IrakasleWikiaren edukia ikusteko ez da beharrezkoa erregistratuta egotea.
IrakasleWikia proiektuen webguneak irakurri bakarrik egiten badituzu, ez da informazio gehigarririk erregistratuko, oro har webguneetako erregistroetan jasota geratu ohi dena izan ezik.
IrakasleWikia proiektuetan parte hartzen baduzu, idazten ari zaren hitz bakoitza argitaratzen ari zara. Zerbait idazten baduzu, kontuan hartu betiko geratuko dela bertan. Bertan, artikuluak, erabiltzaile-orriak eta eztabaida-orriak hartzen dira barnean. Salbuespen batzuk ere badaude, gutxi batzuk, aurrerago deskribatzen direnak.
IrakasleWikian argitaratzea eta datu publikoak
IrakasleWikia webgune hau bisitatzen duzunean zure identitatea ez da publikoki agertzen. Baina eduki bat sortu edo editatu nahi baduzu IrakasleWikiaren erabiltzaile gisa erregistratuta egon behar duzu lehendik.
IrakasleWikian edozein orri editatzen duzunean, dokumentu bat argitaratzen ari zara. Ekintza publiko bat da hori eta edizio horren bidez publikoki identifikatzen zara bere egile gisa.
Egile baten identifikazioa
IrakasleWikian eduki berri bat sortu ahal izateko edo lehendik bertan dagoen bat editatu ahal izateko, aldez aurretik erregistratuta egon behar zara.
Saioa hasi duzunean zure erabiltzaile izenak identifikatuko zaitu. Erabiltzaile izena zure benetako izena edo goitizen bat izan daiteke.
Saioa hasi ez baduzu, berriz, zure IP helbideak identifikatuko zaitu, IrakasleWikira konektatzeko duzun Internet helbidea identifikatzen duten zenbaki sorta batek, alegia. Konexioaren arabera, zenbaki horren aztarnak Interneteko hornitzaile handi bateraino bila daitezke edo, espezifikoki, zure ikastetxe, lanleku, denda eta abarreraino. Gerta daiteke artikuluak editatzean ustez edo argiro erakusten duzun edozein interes identifikatzen zaituen IP horren jatorriarekin elkartuta partikularrek ere erabiltzea.
Teknikoki, gerta daiteke zure IPa eta zure benetako identitatea lotuta agertzea. Beraz, zure pribatutasunak kezkatzen bazaitu, baliteke nahiago izatea saio bat hasi eta goitizen batekin argitaratzea.
Goitizen bat erabiltzen duzunean, zure IP helbidea ez da jendearen helmenean egongo, abusu kasuetan izan ezik, zuk edo IP bera duen beste erabiltzaile batek orrietan egindako bandalismo kasuetan, adibidez. Nolanahi ere, zure IPa IrakasleWikiaren zerbitzarietan gordeko da, eta zerbitzarien administratzaileek ikusi ahal izango dute. Zure IP helbidea eta partekatzen duen edozein erabiltzaile-izenarekin duen lotura zirkunstantzia jakin batzuetan azaldu ahal izango litzateke.
Cookie-ak
IrakasleWikiak aldi baterako saio-cookie bat ezarriko du (PHPSESSID), gunea bisitatzen duzun bakoitzean. Saio bat inoiz hastea pentsatu ez baduzu cookie hori baztertu dezakezu, baina ezin duzu saio bat hasi cookie hori gabe. Zure nabigatzailearen saioa ixtean borratu egingo da cookie-a.
Baliteke cookie gehiago ezartzea saioa hastean, hurrengo bisitan zure erabiltzaile-izena idatzi behar ez izateko (edo —aukera bidez— zure pasahitza). Cookie horiek 30 egunera arte iraun dezakete baina erabili ondoren ezabatu egin ditzakezu ekipo publiko bat erabiltzen baduzu eta zure erabiltzaile-izena ekipoaren ondorengo erabiltzaileek ikustea nahi ez baduzu (horrela baldin bada, garbitu nabigatzailearen cache-a baita ere).
Pasahitzak
IrakasleWikia proiektuetan, taldean sortzen den elkarrekintzaren alderdi ugari balio handiko ekarpenak biltzen dituen historial batek oinarritzat dituen uste onaren eta errespetuaren menpe daude. Erabiltzaileen pasahitzak erabiltzaile jakin baten edizio-historialaren integritatearen berme bakarra dira. Erabiltzaile orori gomendatzen diogu pasahitz irmoak aukeratzea eta inoiz ere ez zein den inori esatea. Inork ez du publikoki erakutsi behar beste erabiltzaile baten pasahitza, zuzenean nahiz zeharka.
Datuen erregistro pribatua
Orri bat bisitatzen den bakoitzean, zure nabigatzaileak informazioa bidaltzen dio web zerbitzariari. Web zerbitzari gehienak honela konfiguratuta daude, jasotako informazioaren zati batekin sarbide-erregistro bat mantentzeko moduan, eta informazio hori estatistikak egiteko erabil daiteke, hau da, zeintzuk diren orri bisitatuenak, estekatzen duten guneak eta erabiltzen diren nabigatzaileak ezagutzeko. IrakasleWikiak ez du informazio hori erabiltzeko asmorik erabiltzaile legitimoen segimendua egiteko.
Erregistro horiek gunearen datu estatistikoetarako erabiltzen dira. Biltegiratutako datuak ez dira publikoki erakusten eta orokorrean bi aste igaro ondoren baztertzen dira.
Bisiten erregistroaren informazioa garatzaileek azter dezakete arazo teknikoak ebazten dituztenean eta gunea apropos gainkargatzen duten web spider-en pistari jarraitzean. Erabiltzaileen IP helbideak, erregistro horietatik nahiz datu-baseko erregistroetatik eratorriak, edizioen erabiltzaile-izenak eta IP helbideak erlazionatzeko erabili ohi dira sarritan, wikian egiten diren abusuak ikertzeko, esate baterako susmoa dagoenean IrakasleWikia maltzurki erabiltzen dela, bandalismoa dagoela, beste erabiltzaile batzuk zirikatzen direla edo jarrera suntsitzailea.
Erregistroetatik eratorritako datuak argitaratzeari buruzko politika
IrakasleWikiaren politika hauxe da, jasotako datuak, zerbitzarien erregistroetan erabiltzailea identifikatu dezaketenak, sistemaren administratzaileek zirkunstantzia hauetan argitara atera ditzaketela:
- Legearen ordezkari batek legeari jarraituz igorritako errekerimendu jakin bati erantzutean.
- Erasandako erabiltzailearen baimenarekin.
- Guggenheim Bilbao Museoaren sail juridikoarentzat, bere abokatuentzat eta berak izendatu dituenentzat beharrezkoa denean, abusuei buruzko kexak ikertzeko.
- Informazioa spider batena, bot batena edo beste programa batena denean eta gai teknikoak azaldu edo ebazteko informazioa hedatu behar izaten denean.
- Erabiltzaileak artikuluak bandalizatu dituenean edo etengabe kalteak eragin dituenean, datuak argitara atera daitezke IPak blokeatzen laguntzeko, edo Internet zerbitzuen hornitzaileei kexa jakin bat formulatzen laguntzeko.
- IrakasleWikiaren, Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren, bere erabiltzaileen edo publikoaren eskubideak, jabetzak edo segurtasuna babesteko arrazoiz beharrezkoa denean.
IrakasleWikiaren politikak ez du baimenduko, inolako zirkunstantziatan ere ez, halako informazioa publikoki hedatzea, goian deskribatutako kasuetan izan ezik.
Dena den, aurretik aipatutako datuak pertsonalak badira, datu horiek argitara ateratzeko ondorengo ataletan adierazitako datu pertsonalen babeserako politikari jarraitu beharko zaio.
Informazioa beste batzuekin partekatzea
IrakasleWikian bildutako testu osoa helmenean dago berriro erabiltzeko, baina betiere Creative Commons-en Errekonozimendua – Ez komertziala – Berdin partekatzea motako lizentziako terminoen arabera.
Lizentzia mota honek hau ezartzen du: “Artista batek sortutako materiala hirugarrenek banatu, kopiatu eta erakutsi dezakete kredituetan agertzen bada. Ezin da inolako onura komertzialik lortu eta hortik eratorritako obrek jatorrizko lanaren lizentzia termino berak bete behar dituzte”. Informazio gehiago nahi izanez gero kontsultatu Creative Commons-en webgunea:
Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioak ez die hirugarrenei salduko ezta haiekin partekatuko ere pribatua den informazioa, esate baterako posta helbideak, kasu hauetan izan ezik: informazio hori argitara ateratzeko erabiltzailearen onespena izatea edo legeak eskatuta argitara ateratzea.
Datu pertsonalak babesteko politikari buruz
Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoarekin (aurrerantzean, “15/1999 LO”), 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Araudia onesten duen 1720/2007 Errege Dekretuarekin (aurrerantzean, “DBLOA”) eta informazio gizartearen zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearekin (aurrerantzean, “IGZL”) bat etorriz, borondatez emandako datu pertsonalak tratatu eta Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioa erantzule den fitxategi automatizatu batean barne hartuko dira, eta aurretik deskribatutakoaren arabera IrakasleWikia proiektua zaindu eta kudeatzeko gordeko dira.
Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioak ez ditu IrakasleWikiaren erabiltzaileek emandako datu pertsonalak saltzen, ezta alokatu edo hirugarren pertsonen helmenean jartzen ere. Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioari zerbitzuren bat emateko beharrezkoa denean datu-tratamenduen arduradunek datuetan sartzeak ez du esan nahi datu horiek beste batzuei laga edo jakinaraziko dietenik. Ez badizugu aurretiaz aukera horren berri eman edo ez badiguzu baimen zuzenik eman, informazio hau ez da erabiliko marketing zuzenerako.
Pertsona fisiko identifikatuei edo identifikagarriei buruzko informazio guztia hartzen da datu pertsonaltzat, eta kanpo geratzen dira, DBLOAren 2. artikuluaren ondorioz, enplegatu gisa nahiz profesional edota enpresaburu indibidual gisa pertsona juridikoei zerbitzuak ematen dizkieten pertsonei buruzko datuak.
Zure datuen tratamenduari edonola ere uko eginez gero, gehienez 30 eguneko epean jakinarazi beharko duzu. Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioak bermatu egiten ditu datuen sarrera, zuzenketa, ukatze eta indargabetze eskubideak. Interesdunak, gure helbidera, Abandoibarra Etorbidea, 2, 48001 Bilbao helbidera bertaratuz burutu ditzake eskubide horiek DBLOAn xedatutakoaren ondorioz legalki onartutako edozein modu edo bideren bitartez.
Posta elektronikoa eta posta-zerrendak
Posta elektronikoa
Zure posta elektronikoko helbidea Log in/sortu zure kontua orrian eman dezakezu. Horrela, erregistratuta dauden erabiltzaileek IrakasleWikiaren bidez bidali ahal izango dizkizue mezuak (zure preferentzietan aukera hori desaktibatzen ez baduzu behintzat). Zure helbidea ez da agertuko mezuari erantzuten ez badiozu, edo mezua baztertuz gero. Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioak posta elektronikoko helbidea erabil dezake erabiltzaileekin eskala handian komunikatzeko.
Zure posta elektronikoko helbidea ematen ez baduzu, ezin izango duzu zure pasahitza berreskuratu, ahaztu baduzu. Hala ere, IrakasleWikiaren garatzaileetakoren batekin harremanetan jar zaitezke posta elektronikoko helbide berri bat zure preferentzietan gehitzeko.
Edozein unetan ezabatu dezakezu zure posta helbidea zure preferentzietatik, inork erabil ez dezan.
Erabiltzailearen datuak
Zure erabiltzaile-datu batzuk, esate baterako edizioak egin zenituen momentua eta edizio horien kopurua, helmenean daude publikoki IrakasleWikian erabiltzailearen ekarpenen bidez. Zenbaitetan, batera ere argitaratzen dituzte beste erabiltzaile batzuek.
Erabiltzaile-kontuak ezabatzea
Behin sortuz gero, erabiltzaile baten kontua ez da ezabatuko. Dena den, kontu baten erabiltzaile-izena aldatzeko aukera dago.
Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioak ez du bermatzen izena aldatzeko eskaera oro bete daitekeenik.
Edukia borratzea
IrakasleWikia proiektuetan testua borratuz gero ez da betiko ezabatuko. Artikuluetan eta gainerako orrietan, edozeinek ikus ditzake aurreko bertsioak eta dituzten edukiak irakurri. Artikulu bat ezabatuz gero, administratzaile/liburuzain batek, hau da, komunitateak ezabatzeko aukera eman dion ia edozein erabiltzailek, ezabatutako testuaren edukia ikus dezake. Informazioa betiko borratu dezakete zerbitzarietarako sarbidea dutenek, baina ez dago hori gertatuko delako inolako garantiarik, lege-ekintza bati erantzuteko ez bada behintzat.


